Karlistaldiak

Karlistaldiak XIX. mendean gertatutako gerrak izan ziren, eta Espainia mailako auzi dinastikoak (Borboi dinastiaren zer adarrek izango zuen tronua) eta ideologikoak (monarkia liberala edo absolutista indarrean egongo zen) ebatzi zituzten. Karlismoak estatuaren ideia tradizionalista zuen oinarri, eta ideia horren barruan lurraldeetako Foruak funtsezko osagaia zirenez, Hego Euskal Herrian indar handia izan zuen. Alabaina, landa-eremuak kontrolatu zituen karlismoak, bai I. Karlistaldian bai II. Karlistaldian, eta lau hiriburuak liberalen mende egon ziren uneoro. Hiri handi bat konskistatzeak, propagandarako aukera izateaz gain, sinesgarritasuna emango zion karlisten proiektu politikoari. Hortaz, Bilbok hiru setio karlista pairatu behar izan zituen: 1835an, 1836an eta 1874an. Horietan guztietan, Abrako bokalea borroka-gune estrategikoa izan zen, eta, hortaz, Ezkerraldean jazo ziren bi gerretako hainbat gertaera esanguratsu.

Irudia: Burtzeñako zubiko erasoa, I. Karlistaldian.

Iturria: XIX. mendeko albuma, http://www.albumsiglo19mendea.net/lugaresfichadescriptiva.php?foto=000433&codigo=433&pag=&texto=Barakaldo%20-%20Bizkaia