Gerra Zibila

Espainiako Gerra Zibila 1936ko uztailaren 18an hasi zen, demokratikoki hautatutako gobernu errepublikarraren kontrako estatu-kolpe militarrak porrot egin ostean. Gatazka horretan elkarren kontra borrokatu ziren ezkerreko indarrak eta euskal zein katalan nazionalistak, alde batetik, eta kolpea ematen saiatu ziren eskuineko indar tradizionalistak zein faxistak, bestetik. Hego Euskal Herrian, gerrak 11 hilabete iraun zuen; denbora-tarte horretan, Euskadik lehen aldiz izan zuen autonomia-estatutua, eta kemenez aurre egin zion erabateko arma-nagusitasuna zuen armada nazionalari. Testuinguru horretan, Ezkerraldeak kokapen estrategikoa zuen, besteak beste, Bilbo hornitzeko eta euskal umeak gerratik ebakuatzeko, eta, ondorioz, zenbait gertaera esanguratsu jazo ziren gure eskualdean.


Irudia: C5 urpekaria, Euzkadiko Gudontziak Portugaleten zuen itsasontzi-basean, 1936an edo 1937an.

Iturria: http://www.marinavasca.eu/eu/organizacion.php?o=2