1717ko abuztuaren 21ean, Espainiako Filipe V.ak bere mendeko lurralde guztietako aduanak itsasoko portuetara eta Frantziako zein Portugaleko mugetara lekualdatzeko agindua eman zuen. Erabaki horrek kontrabandoa kontrolatzea zuen xede, baita administrazio-erreforma zentralizatzailea burura eramatea ere. Hego Euskal Herrian, erregearen aginduak Foruek ezarritako zerga-salbuespena indarrik gabe utzi zuen, euskal aduanak Gaztelako mugatik portuetara mugitzea eragin baitzuen. Borboien zentralismoak herri-altxamendua eragin zuen Bizkaian eta Gipuzkoan; Ezkerraldea kostako eskualdea izanik, matxinadaren hainbat gertaera garrantzitsu gurean jazo ziren.