Search this site
Embedded Files
A&C English
  • Home
  • Informa zaitez!✍️
  • Ikastaroak
    • Preschool 1-5
    • Primary 6-12
    • Teens 13-17
    • School Help
    • Adults
  • A&C Summer ☀️
  • Nor gara
  • Kontaktua
  • A&C FamilyNet🌐
A&C English
  • Home
  • Informa zaitez!✍️
  • Ikastaroak
    • Preschool 1-5
    • Primary 6-12
    • Teens 13-17
    • School Help
    • Adults
  • A&C Summer ☀️
  • Nor gara
  • Kontaktua
  • A&C FamilyNet🌐
  • More
    • Home
    • Informa zaitez!✍️
    • Ikastaroak
      • Preschool 1-5
      • Primary 6-12
      • Teens 13-17
      • School Help
      • Adults
    • A&C Summer ☀️
    • Nor gara
    • Kontaktua
    • A&C FamilyNet🌐

ES

Ingeleseko klaseak nahi dituzu zuretzat edo zure seme-alabentzat?


Zure beharretara egokitutako hezkuntza aukera pertsonalagoa nahi duzu?

Arreta indibidualizatua eta zure beharretara egokitutako ikuspegia bilatzen baduzu, A&C English aukera perfektua da zuretzat. Talde txikiekin eta ikasle bakoitzaren premia indibidualak asetzeko ikuspegiarekin, ikaskuntza-esperientzia bikaina eskaintzen dizugu.


Ezagutu diferentzia eta egin bat gurekin orain!

A&C English, ez gara akademia bat bakarrik,

askoz gehiago gara!

Gure balioak

Gure ikasleak eta haien familiak zarete guretzat garrantzitsuena, besterik gabe.

Zuen progresuan eta zoriontasunean zentratzen gara.

🔹Zure seme-alabek hobeto ikasten dute talde txikietan

Eta guk badakigu, noski! Horregatik, talde bakoitzeko gehienez 6 ikasle ditugu. Horrela, klaseak emankorragoak dira eta ikasle bakoitzean gehiago zentratzen gara, norberaren beharretara egokituz.

🔹Zure seme-alabek gehiago ikasten dute maite dituzten gaiak ikasten dituztenean

Horregatik, Cambridge-ko curriculuma jarraitzeaz gain, A&C English-en edukiak haien interesetara egokitzen ditugu. Kirolak, artea edo gaurkotasuneko gaiak direla, edukiak moldatzen ditugu, gogotsu ikas dezaten eta hizkuntza erabiliz goza dezaten. Hori guztia gure talde txikiei esker da, ikasleak sakonago ezagutzeko eta benetan interesatzen zaiena eskaintzeko aukera ematen baitigute!

🔹Eskolako ingelesa lehentasun bihurtzen denean

Titulu bat lortzeko ikasten aritzea garrantzitsua da zuetako askorentzat, eta, jakina, horregatik gure ikastaro gehienak horretan zentratzen dira. Hala ere, badakigu une batzuetan eskolako ingelesa nagusi bihurtzen dela. Eta zuentzat lehentasuna bada, guretzat ere lehentasuna da. Azalpen zehatzagoekin, praktikatzeko aparteko ariketekin edo azterketa aurreko azken errepaso batekin, zuen beharretara egokitzen gara eta lagundu egiten dizuegu!

🔹Batzuetan denok behar dugu laguntza extra bat

Gauza berriak ikastea batzuetan zaila izan daiteke eta blokeatuta senti zaitezke. Gure talde oso txikietan erraz identifika dezakegu hau noiz gertatzen den. Eta garrantzitsuena, azkar erreakzionatu dezakegu. Horregatik, doako aparteko saioak eskaintzen dizkizuegu, behar duzuen laguntza emateko.

🔹Zure seme-alaben progresuaz eta ikasten ari direnaz etengabe informatuta egon nahi duzu

Guztiz logikoa da. A&C English-en ezertaz kezkatu ez zaitezten nahi dugu, horregatik, egiten duten guztiaren berri izango duzue uneoro. Horretarako, etengabe zuen seme-alaben progresuaz eta klasean lantzen ditugun edukien berri emango dizuegu, zuen “Personal Student Newsletter”-en bitartez. Eta, jakina, zuei laguntzeko prest gaude beti telefonoz edo posta elektronikoz, horrela ez dago inolako ezustekorik!

🔹Zure planak une jakin batzuetan alda daitezke

Gerta daiteke noizbait zuen seme-alabek klasera ezin etortzea, edo uneren batean saioren bat aldatu behar izatea. Edo agian eskolarik gabeko egun horietako bat da eta arratsaldea aprobetxatu nahi duzue eta egun horretako klasea galduko duten erabaki behar duzue. A&C English-en malguak izan nahi dugu zuen familiaren beharretara egokitzeko.

🔹Ikasturtea hasi aurretik zure irakasleak ezagutu nahi dituzu

Jakina! Eta guk zu! Badakigu irakaslearekin dugun feelinga funtsezkoa dela ondo ikasteko. Horregatik, matrikulatu aurretik, bi irakasleok ezagutzeko aukera izango duzue. Gurasoei lasaitasuna ematen dizuegu jakinaraziz guk bakarrik – Annie eta Chris – izango garela zuen seme alaben irakasleak, eta, gainera, pozik erantzungo dizuegu dituzuen edozein zalantzei. Eta ikasleek gutaz pixka bat ikasiko duzue eta horrela lehen egunetan izan ditzakezuen nerbio horiek kenduko dituzue. Zatoz eta ezagutu gaitzazu!

Bat egin A&C English familiarekin!

Zalantzarik? Lagunduko zaitugu

Kontaktatu

Kontaktua

 A&C FamilyNet   -   Kontaktua   -   Nor gara   -   Legezko oharra   -   Datuen babesa   -   Web mapa
Google Sites
Report abuse
Page details
Page updated
Google Sites
Report abuse