A&C English-en badakigu gauza berriak ikasteko modurik onena esperientziak bizitzea dela, eta are garrantzitsuagoa dena, zuen seme-alabak eroso sentitzea prozesu horretan! Horregatik, gurekin hizkuntza giro natural eta murgiltzailean ikasten dute, non batez ere komunikazioan zentratzen garen. 🗣
A&C English-en Cambridgek ezarritako helburuei jarraitzen diegu, baina adin hauetan gehiago zentratzen gara zuen seme-alabek beraien ikaskuntzaz gozatu eta aurrera egin dezaten eta ez hainbeste azterketa ofizialak egin ditzaten. Horregatik, material tradizionalak erabiltzeaz gain, CLIL metodologian (atzerriko hizkuntzen eta edukien ikaskuntza integratua) oinarritutako jarduerak eta proiektuak ere egiten dituzte, non ingelesa testuinguru errealetan ikasten duten. 🌍
Talde bakoitzean gehienez 6 ikasle izateak zuen seme-alaben bilakaera pertsonalean gehiago zentratzeko aukera ematen digu. Honela haurrak hobeto ezagutzen ditugu eta benetan gustuko dituzten edukiak pertsonalizatzen ditugu, are gehiago motibatzen dieten klaseak eta ekintzak eskainiz. Gure ikasleek esango dizuete: familia txiki bat bezala gara!
Gainera, eskolako progresuari beti ematen diogu merezi duen garrantzia. Horregatik, noizbait laguntza gehiago behar badute eskolako ingelesa errepasatzeko, pozik lagunduko diegu.🎒
✅ Talde txikiak: gehienez 6 ikasle
✅ Klaseak ez galtzeko ordutegiak egokitzeko aukera
✅ Zuen irakaslea ezagutu matrikulatu aurretik!
✅ Famila eta irakaslearen arteko harreman hurbila ikasturte osoan zehar
✅ Zuen seme-alaben progresuari buruzko etengabeko informazioa
✅ Etxean ere ikasten gozatzeko doako aparteko materialak
✅ Matrikula doan
Hello!
Annie eta Chris gara!
Agian batzuek ezagutzen gaituzue dagoeneko edo entzun duzue gure berri, baina horrela ez bada, aurkeztu egiten gara. Beasaingo eta Southamptongo (UK) ingeleseko bi irakasle gara. Asko gustatzen zaigu beste kultura batzuk ezagutzea, zinea, artea, janaria, eta futbola (Liverpool batez ere!). Ingelesa irakastea maite dugu, eta batez ere gure ikasleek, zuen eta adina eta maila edozein dela, hizkuntza ikastean gozaraztea.
Urte mordoxka bat daramagu (15 baino gehiago!) ingelesaren irakaskuntzan irakasle, begirale eta zuzendari bezala Euskadi, Ingalaterrako eta munduko beste leku batzuetako proiektu ezberdinetan.Hainbat akademia tradizionaletan lan egin ondoren, konturatu gara, batzuetan, metodo konbentzional horrek ez duela familia guztientzat funtzionatzen, ikasle bakoitzari bainoa taldeetara bideratuago baitago. Ondorioz, ikasle askok ez dute beren ikaskuntza ahalik eta gehien aprobetxatzen eta sistema horretan frustratu egiten dira. Horregatik, alternatiba perfektua sortu dugu: A&C English.
Badakigu hezkuntza pertsonalizatuagoa posible dela, non kalitatea, arreta eta gure neska-mutilak zaintzeko jartzen dugun mimoa gure nortasun-ezaugarriak diren. A&C English-en zure trebetasunetan zentratzen gara eta benetan behar duzunera egokitzen gara, guretzat zu baitzara garrantzitsuena!✨