Gazteak hazten doazen heinean, ingelesa erronka handiagoa bihurtzen da, eta askok titulu ofizialak lortzea pentsatzen hasten zarete.
A&C English-en zuen seme-alabei ingelesa ikasten laguntzen diegu eta beren helburuak lortzeko gidatzen ditugu, oro har maila hobetzeko edo titulu ofizial bat lortzeko. Cambridgeko ikastegi prestatzaile ofiziala gara eta esperientzia handia dugu maila guztietako azterketak prestatzen. Elkarrekin, ikuspegi pertsonalizatuarekin lan egingo dugu, ikaslearentzat erritmo konstante eta eroso batean. Hala ere, beren helburuak lortzeko intentsitate handiagoa behar badute, ez kezkatu, guk behar duten bultzada emango diegu. Elkarrekin gogor emango diogu ingelesari!πͺ
Gure klaseek, gehienez 6 ikaslerekin, zuen seme-alaben banakako bilakaeran arreta gehiago jartzea ahalbidetzen digute. Ikasle bakoitzaren erritmora eta bere beharretara egokitzen gara. Gure ikasleek esango dizuete: familia txiki bat bezala gara!
Cambridgeko curriculuma jarraitzeaz gain, momentu puntualetan eskolako ingelesa ere errepasatzen dugu ereπ. Eta uneren batean aparteko laguntzaren bat behar badute, laguntza pertsonalizatuko doako saioak ditugu, behar duten guztian laguntzeko.
β Talde txikiak: gehienez 6 ikasle
β Klaseak ez galtzeko ordutegiak egokitzeko aukera
β Zuen irakaslea ezagutu matrikulatu aurretik!
β Famila eta irakaslearen arteko harreman hurbila ikasturte osoan zehar
β Zuen seme-alaben progresuari buruzko etengabeko informazioa
β Doako material extrak
β Doako laguntza-saioak
β Matrikula doan
Hello!
Annie eta Chris gara!
Agian batzuek ezagutzen gaituzue dagoeneko edo entzun duzue gure berri, baina horrela ez bada, aurkeztu egiten gara. Beasaingo eta Southamptongo (UK) ingeleseko bi irakasle gara. Asko gustatzen zaigu beste kultura batzuk ezagutzea, zinea, artea, janaria, eta futbola (Liverpool batez ere!). Ingelesa irakastea maite dugu, eta batez ere gure ikasleek, zuen eta adina eta maila edozein dela, hizkuntza ikastean gozaraztea.
Urte mordoxka bat daramagu (15 baino gehiago!) ingelesaren irakaskuntzan irakasle, begirale eta zuzendari bezala Euskadi, Ingalaterrako eta munduko beste leku batzuetako proiektu ezberdinetan.Hainbat akademia tradizionaletan lan egin ondoren, konturatu gara, batzuetan, metodo konbentzional horrek ez duela familia guztientzat funtzionatzen, ikasle bakoitzari bainoa taldeetara bideratuago baitago. Ondorioz, ikasle askok ez dute beren ikaskuntza ahalik eta gehien aprobetxatzen eta sistema horretan frustratu egiten dira. Horregatik, alternatiba perfektua sortu dugu: A&C English.
Badakigu hezkuntza pertsonalizatuagoa posible dela, non kalitatea, arreta eta gure neska-mutilak zaintzeko jartzen dugun mimoa gure nortasun-ezaugarriak diren. A&C English-en zure trebetasunetan zentratzen gara eta benetan behar duzunera egokitzen gara, guretzat zu baitzara garrantzitsuena!β¨