Zure ingelesa hobetu edo Cambridgeko titulu hori atera nahi duzu, baina ordutegi oso murritza daukazu eta malgutasuna behar duzu?
Ez duzu zure mailako talde heldurik aurkitzen edo, agian, banakako klaseak nahiago dituzu?
A&C English da behar duzun guztia!
A&C English-en maila guztietako klaseak eskaintzen ditugu “1-to-1” saioetan edo gehienez 6 ikasleko talde txikietan. Zure helburua da guretzat garrantzitsuena. Zure maila orokorra hobetzea izan, zure Business English-ean aurreratzea izan edo Cambridgeko titulu bat lortzea izan, guk irakatsiko dizugu eta zuk behar duzunera egokituko gara.
Gainera, denok dakigu batzuetan zaila izan daitekeela ordutegiak egokitzea eta bizitza pertsonala profesionalarekin orekatzea. Horregatik, bizitza errazagoa egin nahi dizugu gure klase hibrido malguak eskainiz. Hemen zuk erabakitzen duzu ordutegia, zenbat ordu, aurrez aurre edo online; klaseak bakarrik nahi dituzun edo klaseak eta tutoretzapeko lan pertsonala konbinatzen dituen kurtsoa den zuretzat hoberena. Esaiguzu nola nahiago duzun eta lagunduko dizugu.
Eta ikasturte erdian zure egoera aldatzen bada eta ordutegiak aldatu behar badituzu, ez kezkatu. A&C English-en gure malgutasuna da gure ezaugarria, eta zure beharretara egokitzen gara ordutegi berri bat antolatzeko, guretzat zu baitzara garrantzitsuena.✨
✅ 1-to-1 klaseak edo talde txikiak: gehienez 6 ikasle
✅ Ordutegi malgutasuna
✅ Edukiak zure interesen arabera pertsonalizatzea
✅ Zure irakaslea ezagutu matrikulatu aurretik!
✅ Irakaslearekin hurbileko harremana ikasturte osoan zehar
✅ Etxean ere ikasten gozatzeko doako aparteko materialak
✅ Matrikula doan
Hello!
Annie eta Chris gara!
Agian batzuek ezagutzen gaituzue dagoeneko edo entzun duzue gure berri, baina horrela ez bada, aurkeztu egiten gara. Beasaingo eta Southamptongo (UK) ingeleseko bi irakasle gara. Asko gustatzen zaigu beste kultura batzuk ezagutzea, zinea, artea, janaria, eta futbola (Liverpool batez ere!). Ingelesa irakastea maite dugu, eta batez ere gure ikasleek, zuen eta adina eta maila edozein dela, hizkuntza ikastean gozaraztea - ez bakarrik azterketak gainditzeko, baita bidaiatzeko, filmak ikusteko eta nahi duzuen guztia egiteko ere! Asko gozatzen dugu gure ikasleak aurrera egiten eta hazten ikusten. Guretzat gure ikasle guztiak gure familiaren parte dira!
Urte mordoxka bat daramagu (15 baino gehiago!) ingelesaren irakaskuntzan irakasle, begirale eta zuzendari bezala Euskadi, Ingalaterrako eta munduko beste leku batzuetako proiektu ezberdinetan. Hainbat akademia tradizionaletan lan egin ondoren, konturatu gara, batzuetan, metodo konbentzional horrek ez duela familia guztientzat funtzionatzen, ikasle bakoitzari baino taldeetara bideratuago baitago. Ondorioz, ikasle askok ez dute beren ikaskuntza ahalik eta gehien aprobetxatzen eta sistema horretan frustratu egiten dira. Horregatik, alternatiba perfektua sortu dugu: A&C English.
Badakigu hezkuntza pertsonalizatuagoa posible dela, non kalitatea, arreta eta gure neska-mutilak zaintzeko jartzen dugun mimoa gure nortasun-ezaugarriak diren. A&C English-en zure trebetasunetan zentratzen gara eta benetan behar duzunera egokitzen gara, guretzat zu baitzara garrantzitsuena!✨