Ikasle batzuei ingelesa oso zaila egiten zaie eskolan, bai gelako maila orokorragatik edo ikasteko premia bereziak dituztelako. Kasu gehienetan, eskolek ezin diete eman ikasle horiei beren helburu akademiko espezifikoak lortzeko behar duten laguntza. A&C English-en ederki ulertzen dugu egoera honek ikasleentzat eta haien familientzat ekar dezakeen frustrazioa eta erronka, horregatik lagundu nahi dizuegu.👍
A&C English-en zuen seme-alabetara erabat moldatzen gara. Diagnostiko bat egingo dugu beren indarguneak eta sendotze gehien behar duten guneak zein diren zehazteko, laguntza pertsonalizaturik onena eskaintzeko. Hemen ingelesa baino askoz gehiago irakasten diegu. Ikasteko denbora optimizatzen eta beraien helburuak lortzen lagunduko dieten estrategiak erabiltzen ikasiko dute💪. Ikasle bakoitzari egokitutako materialekin lan egiten dugu beraien hiztegia zabaltzeko, eta ingeles gramatika beldurgarri hori ulertzen laguntzen diegu. Gainera, “reading”, “listening” eta “speaking” praktikatzen ditugu, haien maila hobetzen jarraitzeko, writing”az ahaztu gabe, noski!
Hezkuntza-laguntzako espezialista kualifikatuak gara, eta esperientzia handia dugu ikasteko hainbat zailtasun dituzten haur eta gazteekin; hala nola dislexia, hizkuntzaren nahaste espezifikoa eta AGHT, besteak beste. Gainera, guretzat ezinbestekoa da ikasleen hezkuntzan inplikatutako eragile guztiok norabide berean arraun egitea; horregatik, zuen ikastetxeekin eta bertako irakasleekin aktiboki lan egiten dugu eta noski zuekin, familiekin etengabeko harremanetan gaude.🤝
✅ 1-to-1 klaseak edo talde txikiak: gehienez 6 ikasle
✅ Klaseak ez galtzeko ordutegiak egokitzeko aukera
✅ Edukiak zure interesen arabera pertsonalizatzea
✅ Zure irakaslea ezagutu matrikulatu aurretik!
✅ Famila eta irakaslearen arteko harreman hurbila ikasturte osoan zehar
✅ Lankidetza aktiboa ikastetxeekin eta beste eragileekin
✅ Etxean ere ikasten gozatzeko doako aparteko materialak
✅ Matrikula doan
Hello!
Annie eta Chris gara!
Agian batzuek ezagutzen gaituzue dagoeneko edo entzun duzue gure berri, baina horrela ez bada, aurkeztu egiten gara. Beasaingo eta Southamptongo (UK) ingeleseko bi irakasle gara. Asko gustatzen zaigu beste kultura batzuk ezagutzea, zinea, artea, janaria, eta futbola (Liverpool batez ere!). Ingelesa irakastea maite dugu, eta batez ere gure ikasleek, zuen eta adina eta maila edozein dela, hizkuntza ikastean gozaraztea - ez bakarrik azterketak gainditzeko, baita bidaiatzeko, filmak ikusteko eta nahi duzuen guztia egiteko ere! Asko gozatzen dugu gure ikasleak aurrera egiten eta hazten ikusten. Guretzat gure ikasle guztiak gure familiaren parte dira!
Urte mordoxka bat daramagu (15 baino gehiago!) ingelesaren irakaskuntzan irakasle, begirale eta zuzendari bezala Euskadi, Ingalaterrako eta munduko beste leku batzuetako proiektu ezberdinetan. Hainbat akademia tradizionaletan lan egin ondoren, konturatu gara, batzuetan, metodo konbentzional horrek ez duela familia guztientzat funtzionatzen, ikasle bakoitzari baino taldeetara bideratuago baitago. Ondorioz, ikasle askok ez dute beren ikaskuntza ahalik eta gehien aprobetxatzen eta sistema horretan frustratu egiten dira. Horregatik, alternatiba perfektua sortu dugu: A&C English.
Badakigu hezkuntza pertsonalizatuagoa posible dela, non kalitatea, arreta eta gure neska-mutilak zaintzeko jartzen dugun mimoa gure nortasun-ezaugarriak diren. A&C English-en zure trebetasunetan zentratzen gara eta benetan behar duzunera egokitzen gara, guretzat zu baitzara garrantzitsuena!✨