Bideoa irakaslearen tresna bat bihurtu da. Ikasle bakoitzak nahi adina aldiz errepikatu dezake ikasgaia, eta baliabide bisuala eta erakargarria da ikaslearentzat.
EDpuzzleak aukera ematen du edozein bideo zure hezkuntza-irakasgai bihurtzeko, azkar eta intuizioz. “Flipped classroom” bidez funtzionatzeko tresna ezin hobea.
ZERTARAKO ERABILTZEN DA?
Bideo bat aurkitu: bideoa hainbat iturritan bilatzeko aukera ematen du (Youtube, Khan Academy, LearnZillion, Crash Course, National Geographic, etab.).
Igo zure bideoa: erabil dezakezun bideo bat duzula uste baduzu, eman eta erabiltzeko prest egongo da EDpuzzlen
Editatu bideo bat: zure ustez zure klaseetarako erabilgarrienak diren bideo-zatiak hauta ditzakezu.
Gehitu zure ahotsa: txertatu audio-oharrak edo gehitu zure ahotsa bideo bati.(ahots originala kendu daiteke)
Txertatu galderak bideoari : bideoari buruzko galderak sor ditzakezu, eta horrela jakingo duzu zure ikasleek zer ulertzen duten eta zer ez.
Monitorizatu zure ikasleen aurrerapena: EDpuzzlek aukera ematen dizu zure ikasle guztiei buruzko datuak biltzeko, bideoa ikusi duten jakiteko, galderak nola atera zaizkien jakiteko.
Minutu gutxiren buruan, bideo interaktiboa eta interesgarria lortu daiteke. Gure ikasgelari esleitu ondoren (classroom bidez), EDpuzzlea ikasleen erantzun zuzenak, gaizki-ulertu orokorrak eta bideoa ikusi duenak ematen ditu.