Classroom-en ikaslei zereginak "tareak" ematen eta jasotzen ari zareten irakasleentzako (google dokumentuak, aurkezpenak... ) ezinbestekoa den chrome luzapena. Zertan lagundiko dizu luzapen honek?
- Ikasleak arduratzen al dira esleitu ditudan lanetaz? Ireki dute dokumentua?
- Beraien denbora nola kudeatzen dute? Zenbat denbora egon dira dokumentua editatzen?
- Banakako zereginetan norberaren lana egiten ari dira? Edo kopiatu egin dute?
- Talde lanean ekarpenak egiten ari dira?
Classwork Zoom-ek berrikuspen historiako informazioa hartzen du eta denbora-lerroan bistaratzen ditu, askoz azkarragoa eta ulertzeko errazagoa den formatu batean.
Ez bakarrik dokumentu bakar batentzat - klase oso bat aldi berean!
Aukeratu gehitu nahi dituzun zereginak eta ikusi ahal izango dituzu lan guztiak ikusgai, baita iruzkinak, iradokizunak eta itsatsitako testuaren aurrebista bat barne ere.
Pantaila zatikatzeko aukera ematen duen gehiagarria. Modu horretara erraz izan dezakegu alde batean dokumentu bat edo pantaila bat eta bestean bideodeia edo norberak nahi duena.
luzapena gehitzeko KLIKATU