Gure GSuite kontuko bideo-deiak erabiliko baditugu, automatikoki Google Meet irekiko zaigu. Tresna hau bilera profesionaletarako erabiltzen da, eta, normalean, 25 pertsona aldi berean hartzeko aukera ematen du. Gertatzen dena da, orain daukagun salbuespen kasuarekin, enpresa funtzioak ireki dituztela, eta orain gehienez 250 pertsona sartu ahal izango gara aldi berean, eta bideokonferentzia ere grabatu ahal izango dugu. Hangouts Meetekin bilera grabatzea erabakitzen baduzu, 10 minutura, karpeta bat agertuko da Google Driven, "Meet recordings" izenekoa, eta hor gordeko ditu.
Euskeraz
Gaztelaniaz