Urrutiko puntuen arteko komunikazioa sistema telematikoa da, bideo-formatua duena. Komunikazioa noranzko bikoa eta birtuala da.
Bideokonferentzia lotutako guneen arabera eta ekipo motaren arabera sailka daiteke. Lotutako guneen arabera:
Puntutik punturako bideokonferentzia: elkarrengandik urruti dauden bi punturen arteko komunikazioa.
Puntu anitzeko bideokonferentzia: hiru edo leku gehiagoren arteko komunikazioa da, hainbat konexiotatik datozen puntu anitz (250) konektatzeko aukera ematen du.
Bideokonferentzia bat egiteko:
• Mikrofonoa eta bideo-kamera (webcama edo antzekoa) dituen ordenagailua, internetera konektatua da behar duguna.