UPA ERASMUS +

Erasmus+ Europar Batasunak sustatutako programa bat da. Programa honen helburu nagusiak ikasleen mugikortasuna bultzatzea, beste bi hizkuntza menperatzea, europar nortasuna aniztasunaren barruan sustatzea eta kalitatezko hezkuntza bermatzea dira. Proiektu guztiek hurrengo lehentasunak dituzte: eraldaketa digitala, aniztasunaren trataera, ingurugiroaren zaintza eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka. 


2023ko urritik 2025eko apirila bitartean, KA122 proiektua garatuko dugu, ikasleen mugikortasuna bultzatzeko epe motzeko proiektua, alegia. Aipatutako helburuak lortzeko, beste hiru europar herrialdeekin lan egingo dugu: Italia, Frantzia eta Eslovenia. Herrialde bakoitzak proiektu bat garatuko du Erasmus+ek markatutako helburuetan lan egiteko. UPAko proiektuak Slow in a Hurry izena du. Proiektuaren bidez ehungintzak duen eragina landuko dugu. Ekintza birtual batzuk burutuko ditugu eta hiru mugikortasun antolatuko ditugu aipatutako hiru herrialdieetara. Gure asmoa ikastetxe osoko komunitatearengana iristea da eta maila batzuetan partehartze aktiboa izatea.