Braunschweig-eko ikasleak gure artean
Aste honetan zehar Braunschweig-etik etorritako ikasle talde bat izan dugu gurekin Erasmus+ programaren barruan! Iristean harrera beroa egin genien, eta aste osoan zehar gure hiria ezagutzen aritu dira, hainbat jardueratan parte hartuz. Sustainability, European identity eta Heritage izan dira landu ditugun gai nagusiak, eta, bide batez, esperientzia ahaztezina bizi izan dute gure ikasleekin batera. Kultura, laguntasuna eta ikaskuntza uztartzen dituen aste bikaina izan da!
Batxilergoa Nantesen bizitzen!
Gure bi ikaslek lau aste zoragarri eman dituzte Nantesen, 1. Batxilergoko erritmoa jarraituz: klaseak, lanak, azterketak eta aurkezpenak eginez. Esperientzia aberasgarria izan da, bai akademikoki, bai pertsonalki!
Orain, azken bi egunak bizitzen ari dira, eta laster izango ditugu beraien bizipenak partekatzeko prest!
Gure Ikasleak Eslovenian
Gure ikasleak Eslovenian daude. Euren lagunak hemen aurkitu zituzten zain. Pozik zeuden eta iritsi ondoren berriro itzuli ziren Ljublianara futbol partidu bat ikusteko.
Nuestros alumnos y alumnas estan en Eslovenia. Aqui encontraron a sus amigos esperandolos. Despues volvieron a Ljubliana para ir a un partido de futbol.
Esloveniar ikasleak Donostian
Igandean Esloveniako taldea iritsi zen eta gure ikasleekin egongo dira egun hauetan. Berandu iritsi ziren beraz, harreraz gain gauza gutxi egin zuten. Atzo institutura etorri ziren eta gero Udaletxera joan ziren non alkateak harrera egin zien.
El domingo llegaron los miembros del equipo esloveno que estarán con nuestros alumnos y alumnas estos días. Llegaron tarde así que no hubo biempo para hacer demasiadas cosas. El lunes vinieron al instituto y después fueron al Ayuntamiento donde el alcalde les dió la bienvenida.
Preparatory visit in Slovenia
Gure ordezkariak Eslovenian daude datorren hilabetetan izango dugun mobilitatea prestatzeko. Otsailean esloveniarrak etorriko dira eta gure ikasleak hara joango dira martxoan. Orain bi bisita horietan egingo diren ekintzak prestatzen ari dira.
Nuestras representantes están en Eslovenia para preparar próxima movilidad. El grupo esloveno nos visitará en febrero y nuestro grupo irá alli en marzo. Ahora están preparando las actividades que se harán durante las movilidades.
Banakako mugikortasunaren azken ekitaldiak gure ikastetxean
Últimas actividades de la movilidad individual en nuestro centro
Azken bost asteetan gure artean izan ditugu Nanteseko bi ikasle eta Otsailean gure bi ikasle joando dira Nantesera bolada luzetxo bat emateko. Ekintza honetako azken ekitaldia bezala, partaideek 4. DBHko ikasleei euren esperientziaren berri eman zieten.
Durante cinco semanas dos alumnas francesas de Nantes han estado entre nosotros y en febrero dos alumnas nuestras irán para unas cuantas semanas a Nantes. Como última actividad de esta experiencia, las participantes comentaron su experiencia a los alumnos y alumnas de 4º ESO.
Erasmus+i buruzko jardunaldiak Madriden
Abenduan Madrid-en, Erasmus+-i buruzko jardunaldi batzuk antolatu ziren eta gure ordezkari bat bertara joan zen programaren inguruko informazioa ezagutzeko gure proiektuak, etorkizunean, arrakasta lortu ahal izateko.
ERASMUS+ DAYS 2024
2024ko Urriaren 18an gure ikastetxean Erasmus+ days ospatuko ditugu. Antolatutako jardueren artean mobilitatetan parte hartu duten ikasleek gazteagoei azalduko diete zer den Erasmus+ eta nolakoa izan den euren esperientzia. Ondoren, joku batzuk egingo dituzte Europar Batasunaren inguruan.
Aste honetan zehar ospatu ditugu Erasmus Days.
Hasteko, DBH 3. mailan dauden ikasleentzak Europa Direct-eko bi kide etorri ziren eta txarla bat eman zieten Europar Batasunak eskeintzen dituen proiektu eta aukeren inguruan.
Ostegunean ZIG gelako ikasleekin antolatu genuen klase berezi bat Europar Batasunaren informazioa emateko, gure ikastetxeak dituen Erasmus+ proiektuaren berri emateko eta joku batzuk egiten bukatu zuten. Oso esperientzia polita izan zen.
Ostiralean, DBH 1.eko ikasleentzat ekitaldi bat antolatu zen: gure Erasmus+ mugikortasunetan parte hartu duten ikasleek txarla bat eman zieten txikiagoei euren esperientzia aberasgarriaz hitz egiteko eta gero joku batzuk egin zituzten eta sariak banatu.
ERASMUS+ KA122 HASIERAKO JARDUNALDIAK
Gure ibilbidea Erasmus+ programan hasi da. Toledon urriaren 5ean eta 6an egin diren ERASMUS+ KA122 eskola hezkuntzan eta helduen hezkuntzan mugikortasun proiektuen hasierako jardunaldiekin eman ditugu lehen urratsak. Aste honetan Erasmusdays direla eta gure ikasleei Slow in a Hurry proiektua aurkeztuko diegu. Ilusio bereziarekin ekiten diogu bidaia honi, gure ikastetxearentzat ikasteko aukera paregabea den esperientzia berri honetan hezkuntza-komunitate osoa inplikatzeko helburuarekin.
Nuestra andadura en Erasmus+ ya ha empezado. Hemos dado los primeros pasos con las jornadas iniciales de proyectos de movilidad ERASMUS+ KA122 en educación escolar y educación de personas adultas que se han celebrado durante los días 5 y 6 de octubre en Toledo. Continuamos esta semana con los Erasmusdays dando a conocer nuestro proyecto Slow in a Hurry a nuestro alumnado. Emprendemos este viaje con especial ilusión y con el objetivo de involucrar a toda la comunidad educativa en esta nueva experiencia que supone para nuestro centro una oportunidad única de aprendizaje.
ERASMUS+ DAYS 2023
Erasmus days astea aprobetxatu dugu gure 4.DBHko ikasleei Erasmus+ programaren berri emateko.
Hemos aprovechado la semana Erasmus Days para dar a conocer el programa Erasmus+ a nuestro alumnado de 4º ESO
Martxoaren 10ean gure lagun italiarrak iritsiko dira gure lehenengo mobilitateari hasiera emanez.
Ongi etorriak!!!
Gure italiar lagunak bidean daude jadanik. Goizean abiatu dira Palermotik eta gaur arratsaldean jasoko ditugu gure artean.
Gure lagun italiarrak gurekin daude jadanik. Gure ikasleak euren familiekin airoportura joan dira haien bila. Bihar hasiko dira ekintzak, Espero dugu dena ondo joatea.