Lehen zikloko aldean zeuden zuhaitzak zoritxarrez bota behar izan ditugu. Antza, gaixotasun berezia izan dute: indarge gelditu dira, gixarajoak. Segurtasun neurriak direla eta (adarrak erortzeko arriskua zegoen), Teknikariek erabaki dute kentzea. Eta beste teknikari bi aritu ziren goiz batean zehar beraien motozerrekin, aizkorekin eta sokekin lan zailena egiten. Arriskua pasa da. Argitasuna irabazi da. Orain pentsatu beharko dugu zer zuhaitz mota landatu beharko dugun horien ordez.
Bi ikastetxeko arteko espazioan gaude.
​Aurrekoan esaten genuen bertan zeuden zuhaitzak kendu behar izan genituela gaisotasun bat zela medio.Une argitsuagoa gelditu arren, triste samar ere zegoen.
Konponbidea berehala etorri da. Ikastetxeko nagusiek bi eserleku polit hauek jartzea erabaki dute. Bai eta asmatu ere!!! Eguzkiaren izpiek berotzen dutenean, gune atsegin honek gozatzeko parada eskaintzen digu.
Bejondeizula!
KALKULATU ZURE AZTARNA EKOLOGIKOA
1. DBH-KO BIDEO LEHIAKETA
Joan den egunean, Bideo lehiaketaren sari banaketa egin genuen. Bertan azaldu ziren irabaleez gain, 1. mailako tutoreak eta Ikasketa Burua. Ekitaldi xumea eta polita izan zen. Mila esker parte hartu zuten guztiei bai eta irabazleei.