2021-2022

ZELAIAK, BELARDIAK ETA LANDARE ITSUTASUNA

Gure gizartea gero eta hurrunago dago naturarengandik, eta harek eskaintzen dituen onurak ez ditu ezagutu eta baloratzen. Horregatik, hezkuntzatik ere naturarekiko kontzientzia piztea ezinbestekoa ikusten dugu.

Gainera, orokorrean ekosistemen ezezagutza handia bada ere, badira zehazki batzuk ikusezin bihurtzen direnak; esate baterako zelaiak eta belardiak. Bestalde, landareen ezagutza gero eta txikiagoa dela kontuan hartuta, “Landare itsutasuna” kontzeptua sortu da.


Guzti horrengagatik, ikasturte honetan gai horri helduko diogu, gure eskolako ikasleen landare itsutasuna murrizteko asmoz, eta naturarekiko atxikipena handitzeko asmoz.

LEHEN ZIKLOA

Ikastetxe ondoko zelaia aztertu dugu, gizakiaren eraginari errepartuz. Horrela, ingurumenaren gainean sortzen ditugun kalteak identifikatu eta horiek saihesteko / murrizteko proposamenak sortu ahal izan ditugu.

BIGARREN ZIKLOA

Ikastetxe ondoko zelaira joan gara eta bertako biodibertsitatea ikusi dugu, honakoa aztertuz:

  • Metro karratu batean dauden landare mota ezberdinak zenbatu.

  • Landareen sustrai mota ezberdinak ikusi.

  • Lurzoru mota aztertu eta ukitu dute: hezea dagoen, buztintsua...

  • Lurzoruan bizi diren animaliak ere aztertu eta zenbatu dituzte

  • Polinizatzaileak zenbatu dituzte.

Landare itsutasuna dela eta, gero eta gutxiago ezagutzen ditugu gure inguruko landareak.


Gure inguruko landareak ezagutzeko gai izango zarete?


Hilero Txoklo berdean landare/lore bat jarriko dugu eta asmatzaileen artean opari bat zozketatuko dugu.

Zuen proposamenak dorreko sarreran dagoen kutxan utzi!

Ikastetxeko eremutik pasatzen den errekaren garbiketa egin dute ikasleek.

A ze hondakin kantitatea atera duten!!!

Material hau Terracyclek jasoko du eta birziklatu.

Sortzen diren irabaziak Angolan emakumeen ahalduntzean eta Bolivian genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin proiektuak dituen elkarte bati emango zaio.

Ikastetxe ondoko basotxoan dauden zuhaitzek xurgatu duten CO2 kantitatea estimatu dugu DBH 3-ko ikasleekin.

Horrela berotegi efektua areagotzen duen gasa murrizteko basoek duten garrantziaz jabetu gara.

Our planet is suffering. Humans are destroying their own home and there is nowhere else togo. We are surrounded by plastic, pollution, endangered species, deforestation, melting

poles and destroyed ecosystems.

It’s time to take action.

The first step is to create awareness. Some of our 4th grade students have created these

boards, websites, presentations, Kahoot, etc. to make students aware of these problems.

On the other hand, our students have taken 10 different new actions to help the environment on a parallel project called “10 Days to Improve the Planet”, where they showed videos of themselves doing things like picking up litter from the mountain, switching off the lights every time they left a room, recycling new materials, etc.

They’ve done a great job. Here are some samples.

Oraingoan, ikastetxe ingurutik pasatzen den errekaren uraren kalitatea aztertu dute ikasleek, hau da, uraren parametro fisiko-kimikoak neurtu dituzte: tenperatura, oxigeno disolbatua, pH-a, nitratoen eta fosfatoen kontzentrazioa...

Emaitza onak lortu dituzte!!!

Erkidegoko 50 ikastetxe inguru ari gara elkarlanean Txikipediarako artikulu egokituak sortzen, denetara 85 espezie. Ikastetxe bakoitzari bi landare espezie egokitu zaizkigu eta ikasleek idatzi dituzte artikuluak. Zehazki Txingudi BHIk bi espezie hauek idatzi ditu:

Hirusta zuria eta Isats arrunta