ENERGIA

2022-23 

TXOKO BERDEA

Txoko berdea ikastetxeko sarreran dago, ikas-komunitatearentzat ikusgai, eta bertan Eskola Agenda 2030 proiektuaren barnean egiten diren lantxo, informazio, ondorioak... ikusgai jarriko dira. Ikasturtean zehar Txoko Berdeko edukia aldatzen joango gara. Ikus argazkiak!!!

Ekordezkariek atezainei galdetegi bat egin diete ikastetxean zein energia iturri erabiltzen den jakiteko: gasoil depositua eta galdara non dauden, noiz eta nola pizten duten, eguzki plakak non dauden, asko komtsumitzen ote den...

DBH 3-ko ikasleak ikastetxeko elektrizitate, gasoil eta uraren kontsumoen jarraipena kalkulatu dute eta haiekin lotutako CO2 isurpenak estimatu dituzte.

CO2 isurpen handiena elektrizitate kontsumotik datorrela ondorioztatu dute. 

Txikipedia. Energia

Aurten ere erkidegoko hainbat ikastetxeen artean Txikipediako artikuluak osatzen joan gara.

Txingudi BHI-ri URANIO eta LITIOaren artikuluak osatzekoa tokatu zaigu.

Aurten ere ikastetxeko eremutik pasatzen den errekaren garbiketa egin dute ikasleek.

A ze hondakin kantitatea atera duten!!! Jarraituko dugu garbitzen!!

Eskolako materialaren berziklapena

Material hau Terracyclek jasoko du eta birziklatu.

Sortzen diren irabaziak Angolan emakumeen ahalduntzean eta Bolivian genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin proiektuak dituen elkarte bati emango zaio. 

Bi ikasturtetan zehar 20 kg bildu dira.

Training Caravan    Klima aldaketa ikergai (BC3)

Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimenaren helburua ikasleei zientzian oinarritutako Klima Aldaketaren gaineko galdereei erantzutea.

BC3-ko ikertzaile bat etorri da gurera eta DBH 4-ko ikasleekin aritu da gai honi buruz hitz egiten, euskaraz eta ingelesez.