Hauxe da aurtengo Ekordezkarien talde. A ze taldea!!!
Gela bakoitzetik ordezkari bana aukeratu dugu.
Mila esker zuen partaidetzagatik!
DBH 3 eta 4ko ikasleek km0-ko denden web gunea sortu dute.
Zehazki DBH 4-ko ikasleek web orria sortu dute. DBH 3-ko ikasleek berriz, bertako produktuak saltzen dituzten denden bilaketa egin dute eta informazioa web orrian txertatu dute.
DBH 1-eko ikasleak Endaneaberri baserrira joan dira Km0-ko ekoizle bat ezagutzera eta elkarrizketatzera, non azaldu dieten zer produktu saltzen dituzten, non, nola…
2. DBH-koak Labore Txingudi dendara joan gara.
Denda berezia da izan ere Km0 produktuak soilik saltzen dituzte
Galdera sorta prestatu dute eta dendan bertan argitu dituzte zalantza guztiak.
DBH 2-ko proiektu komunitarioan energia aurrezteko aholkuen audioak grabatu dituzte. Horretarako lehenago maila horretako ekordezkariak bildu dira (gela bakoitzeko bi ikasle), eta aholkuen zerrenda osatu dute.
-Aholku hauek landu eta gidoia prestatu ondoren grazioari ekin diote: “aditu” batekin elkarrizketa bat grabatu energiaren erabilera egokiari buruzko aholkuak emanez. “Adituaren” papera ikasleek batek hartuko dute.
Kontuz, ez nazazu zapaldu EHU-k antolatutako zientzia hiritarreko proiektua da. Ikasleek, Hondarribiko hondartzako biodibertsitatea eta mikroplastikoen egoera aztertu dute. Alde batetik, apirilean, hondartzan laginketa egin zuten. Bestetik, laborategian laginen erauzketa eta azterketa egin zute, emaitzak excel ezberdinetan jasoz.
DBH 1-eko ikasleek ikerketarako protokoloak erabiltzen ikasi dute Puianako urmaelaren biodibertsitatearen behaketaren bidez. Bertako landare, animali (eltxoak, odonatuak, anbibioak...) aztertu dituzte.
Abenduaren 18an DBH-ko lehen mailako ikasleek Atalerreka araztegia bisitatu zuten.
Han, Txingudi badiako hondakin urak itsasora isuri baino lehen nola arazten diren ikusi zuten.
Txangoak bi helburu nagusi izan zituen. Bata, erabilitako uraren arazketa prozesu konplexua ezagutu ondoren, hau ahal den heinean garbi mantentzen saiatzea, besteak beste, komunetik eta arraskatik zaborra botatzea ekidinez. Eta bestetik, uraren kontsumo arduratsua sustatzea.
Otsailaren 14 eta 15ean DBH-ko bigarren mailako ikasleek Elordiko araztegia bisitatu dute.
Instalazio honek eskualdean bildutako ura jasotzen du edateko ur bihurtzeko eta Irungo eta Hondarribiko kontsumitzaileen eskura jartzeko.
Txangoak bi helburu nagusi izan ditu. Bata, ura edangarria bihurtzeko arazketa prozesu konplexua ezagutzea, eta bestetik, uraren kontsumo arduratsua sustatzea.
Otsailean zehar DBH-ko hirugarren mailako ikasleak Ordiziara azoka bisitatu dute, eta garaian garaiko produktuen garrantziaz jabetu ahal izan dira bertako baserritarrekin erlazio zuzena izanez.
Goiz polita pasa dute eta azokan hainbat produktu erosi ahal izan dute.
Martxoak 11tik 15era janari bilketa solidarioa egin genuen, Lesbos uhartean dauden errefuxiatuei emateko. Bidasoaldeako ikastetxe gehienek parte hartu genuen eta guztion artean hiru tona janari bildu genituen! Beste aldetik, DBH3ko ikasleek errefuxiatuei buruzko lanak egin zituzten, haien ibilbideak mapetan kokatuz eta haien istorio pertsonalak ezagutuz.
Lehen mailako ikasleek Lurreko atmosferaren garrantzia aztertu ondoren berotegi efektuari eta klima aldaketari buruzko muralak egin dituzte.
DBH 1-eko ikasleek biodibertsitatearen garrantzia aztertu dute eta gaur egun ekosistemek dituzten mehatxuez jabetu dira.
Maiatzaren 22an Nazioarteko Biodibertsitatearen eguna dela aprobetxatuz, orri markatzaileak egin dituzte, bertan natura zaintzeko aholkuak emanez. Ikastetxeko kide guztiei banatu zaie: ikasle, irakasle, atezain, idazkari, garbitzaile...
Iaz lehen mailako ikasle talde batek “Itsaso bete zientzia” lehiaketan irabazitako saria aprobetxatuz, Pasaiako MATER itsasontzian ordu eta erdiz nabigatzeko aukera izan dugu. Irabazleez gain Eskola Agenda 2030ean ordezkari moduan lanean aritu diren ikasleak ere gonbidatu ditugu haien lana eskertzeko.
Itsas irteera honetan Jaizkibelko itsaslabarra ikusi ahal izan dugu bertako geodibertsitatea eta biodibertsitateari buruzko ezaugarriak ezagutuz.
Eguraldi bikaina suertatu zaigu eta itasoaren edertasunaz gozatu ahal izan dugu arrantza ontzi berezi honetan!
ERREKA GARBIKETA
Aurten ere ikasturte amaieran ikastetxe ondoko erreka garbiketa egin dugu ikasleekin batera. Aurkitutako hondakinen artean hauetakoak agertu ziren: sartagia bat, aldamio pieza bat, pintura boteak, kolpe-leungailu bat, bizikleta bat, kotxe gurpil bat...
Datozen urteetan garbiketarekin jarraitu beharko dugu!!