Azaroraren 21 eta 22an Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeko Marina Cabezon etorri zen ikastetxera Zona Wao izeneko laburmetraia aurkeztera eta solasaldia egitera DBH 3ko ikasleekin.
Laburmetrai honekĀ Ekuadorreko oihanean erauzketa-praktikek dakartzaten eragin larriak salatzen ditu. Izan ere, Latinoamerikan petrolio konpainiek, hauen artean Repsol multinazional espainiarrak, urteak daramatzate Amazoniako lur-azpitik petrolioa erauzten eta ondorioz, oihaneko biodibertsitatea suntsitzen eta komunitate indigenen bizitzak mehatxatzen.
Laburmetraiaren trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=FENicQk6gT8
Saio interesgarri honen ondoren, ikasleek proiektu komunitarioan hausnarketa egin zuten, eta baita idazki batzuk ere. Hona adibide batzuk: