7.4. Metodologia

  1. Metodologia aldetik, metodologia inklusiboa erabiliko dugu, eta hezkidetza saio eta ekintza guztietan hartuko dugu kontuan.
    • Lehenengo astean, agindu zuzenak emango dizkiegu eta erakustaldi zuzenak antolatuko ditugu, oinarrizko teknikak eta faseak ondo betetzen dituztela ziurtatzeko.
    • Bigarren astean, aurkikuntza bidezko ikaskuntza eta elkarri eragitea baliatuko ditugu honetarako: gure onerako edo gure helburua lortzeko, arazo jakin batzuen aurrean nola egokitu egoerak.
    • Hirugarren astean, aurkikuntza bidezko metodoaren bidez, ikusiko dugu ea orain arte landutako guztia erabiltzen duten: ea arazoen aurrean eta egoera konplexuetan, erantzunak eman, baloratu eta egokienak aurkitzen dituzten.
  2. Jarduera motak: Kolaborazioaren bitartez, onarrizko elementu teknikoak ikasten eta praktikatzen hasiko gara; horien artean, pasea eta harrera. Kontrakomunikazioa erabiliko dugu partida txikietan, eta, helburuak moldatuz, oinarrizko taktika barneratuko; horien artean, erasoa eta defentsa.
  3. Baliabide didaktikoak: 11 errugbi-baloi, 10 peto, 22 zinta edo peto zahar, 1 ordenagailu eramangarri, 10 pibote, 10 txino, 1 bideokamara.
  4. Klase-dinamika: Beti erabiliko dugu dinamika bera: beroketa, jokaldia eta barealdia.
  5. Emaitzak jakitea: Beti jakinaraziko diegu ikasleei, ahalik eta arinen, nola egin duten ariketa jakin bat: banaka zein taldeka, mementoan zein amaieran... Hainbat era erabiliko ditugu horretarako.
  6. Jardueren trataera: Orokorretik berezira, sinpleenetik konplexuenerara , eta ahalegin maila txikienetik handienera antolatuko dugu.