7.2. Helburuak

  1. Osasuna eta bizi-kalitatearen egoera hobetzeko egiten den jarduera fisikoaren erabilera baliostea.

  1. Osasun-egoera fisikoa hobetzeko eta errendimendu motorraren aukerak handitzeko lanak egitea, eta zeregin horretan nork bere burua behartzeko jarrera hartzea.

  1. Banako, taldeko eta aukaritzako kirol- eta jolas-jarduerak ezagutzea eta egitea, eta horietan, araudi teknikoak eta taktikoak aplikatzea, eta ekintza horiek gero eta autonomia handiagoz gauzatzea.

  1. Jarduerak egitean, errespetuz jokatzeko, talde-lanean aritzeko eta kiroltasunez jarduteko trebetasunak eta jarrera izatea bakoitzaren kultura eta trebetasunak kontuan hartu gabe.

  1. Musikarekin adierazpen jarduerak egitea eta diseinatzea, eta gorputza komunikatzeko eta sormena adierazteko erabiltzea; banaka nahiz taldekako antzezpenen bidez, mugimendu sortzaileak garatuko dira.