3.3. Zinta-errugbiaren arautegia

Oinarrizko arautegia eta zigorrak

Arauak:

1. artikulua

Pase aurreratua. Baloia beti atzerantz pasatu behar da. Aurrerantz pasatuz gero, pase aurreratua edo avant izeneko falta izango da.

1.1. Zigorra. Galdu egingo du baloiaren jabetza falta egin duen taldeak. Ekintza gertatu den lekutik aterako dute

falta beste taldekoek, eta defentsa 5 metrora kokatuko da.

2. artikulua

Ukitze aurreratua. Jokalari batek baloia hartzean edo lurretik jasotzean edo beste jokalari bati pasatzean aurrerantz badoa baloia bera bakarrik, ukitze aurreratua edo avant izeneko falta izango da.

2.1. Zigorra. Galdu egingo du baloiaren jabetza falta egin duen taldeak. Ekintza gertatu den lekutik aterako dute

falta beste taldekoek, eta defentsa 5 metrora kokatuko da.

3. artikulua

Entsegua. Erasoan dagoen jokalariak ezin du bere burua lurrera bota, eta baloia eskuarekin utzi behar du lurrean, betiere entsegu-eremuan.

3.1. Zigorra. Entsegua eskuarekin eta zutik dagoela egiten ez badu, ez du balio izango. Gainera, galdu egingo du baloiaren jabetza falta egin duen taldeak.

4. artikulua

Entseguaren balioa.

4.1. Talde bietan sexu bereko jokalariak direnean: entsegu bakoitzak, puntu bat.

4.2. Talde bietan neska-mutilak dabiltzanean:

o mutilek lortzen duten entsegu bakoitzak, puntu bat.

o neskek lortzen duten entsegu bakoitzak, hiru puntu.

5. artikulua

Entsegua lortzeko. Erasoan dagoen jokalariak zintzilikaturik eduki behar ditu zinta biak.

5.1. Zigorra. Zinta kendu dioten lekuan hasiko da berriro jokoa.

5.2. Ondorioa. Entseguak ez du balio.

6. artikulua

Baloia jasotzeko. Baloia jasotzeko, zinta biak eduki behar ditu aldean jokalariak.

6.1. Zigorra. Jokalari batek zinta barik parte hartzen badu, jokoz kanpo izango da, eta baloiaren jabetza galduko du taldeak.

7. artikulua:

Zintek alboetan, ondo jarrita eta ondo zintzilikatuta egon behar dute. Ezin dira estali elastikoarekin, eskuekin edo prakekin.

7.1. Zigorra. Txartel horia aterako zaio jokalariari jokabide desegokiagatik, eta galdu egingo da baloiaren jabetza falta egin duen taldeak.

8. artikulua:

Zinta kenduz gero. Baloia duen jokalariari zintetako bat kendu ondoren, defendatzaileak lurrean utziko du zinta, kendu dion leku berean, eta zinta!! oihukatu behar du erasoan dagoen jokalaria geldiarazteko. Kontrakoari zinta kendu bezain pronto bota beharko du lurrera.

Araua zehatz-mehatz betetzen ez bada, ez da kontuan hartuko zinta-kentzea, eta jokoak aurrera jarraituko du.

8.1. Zigorra. Defentsan diharduen taldea atzera joango da, 5 metrora.

9. artikulua:

Baloia ez duen jokalariari ezin diogu zinta kendu.

9.1. Zigorra. Txartel horia aterako zaio araua bete ez duen jokalariari, eta defentsan dagoen taldea atzera joango da, 5 metrora.

10. artikulua:

Baloia duen jokalariari zinta kenduz gero, ezin izango du baloiarekin jarraitu.

10.1. Zigorra. Zinta kendu dioten lekuan hasiko da jokoa

11. artikulua:

Alboko sakea. Baloia alboko marratik oso-osorik irten denean, alboko sakea izango da.

11.1. Zigorra. Galdu egingo du baloiaren jabetza falta egin duen taldeak. Beste taldeko batek aterako du alboko sakea. Pasea atzerantz egingo du, eta defentsa alboko sakea egiten den lekutik 5 metrora kokatuko da .

12. artikulua

Taldeetako batek, jokaldi batean zinta bost aldiz kentzen diotenean, baloiaren jabetza galduko du. Jokaldi berrian, erasoan zegoen taldea defentsan arituko da, eta erasoan defentsan zegoena. Arbitroak zenbatuko du zenbat aldiz kendu dioten zinta erasoan ari den taldeari.

12.1 Zigorra. Zintetako bat bost aldiz kendu dioten taldeak galdu egingo du baloiaren jabetza, eta baloia zegoen lekutik aterako du falta baloiaren jabetza berreskuratu duen taldeak.

13. artikulua

Lurreko sakea egitean, jokalari bi daude: sakatzailea eta baloi-jasotzailea.

Sakatzaileak, aurkariaren aurrean jarrita eta falta gertatu den lekuan bertan, hanka artean ipiniko du baloia. Sakatzaileak baloia zapaldu eta atzerantz botako dio atze-aldean kokatuta dagoen baloi-jasotzaileari.

13.1 Zigorra. Erasoan dagoen taldeak sakea txarto egiten badu, baloiaren jabetza galduko du. Jabetza berreskuratu duen taldeak leku beretik aterako du baloia, eta defentsak 5 metrora joan beharko du.

13.3 Zigorra. Defentsan dagoen taldea txarto kokatzen bada, berriro hasiko da jokaldia. Baloia 5 metro aurrerago kokatuko da sakerako, eta, ondorioz, defentsa 5 metro atzeratu.

14. artikulua

Jokoz kanpo. Zinta bat kendu ondoren, defentsan dauden jokalari guztiak baloia jokatzen hasten den lekutik 5 metrora kokatuko dira. Jokaldia oso arin hasten bada eta ez badute ondo kokatzeko astirik, ezin dute jokoa oztopatu. Nahiz eta mugimenduan egon jokoa oztopatzen ez badute, abantailaren legea emango die arbitroak erasotzaileei.

14.1 Zigorra. Defentsa atzera joango da, 5 metrora. Erasoan dagoen taldeak berriro izango ditu entsegua lortzeko 5 aukera.

15. artikulua

Aldaketak. Entrenatzaileak nahi dituen beste eta nahi dituen guztietan egingo ditu aldaketak. Jokoa geldirik dagoenean egingo ditu beti. Gogoratu eskolan jokalari guztiek zati bat jokatu behar dutela oso-osorik.

15.1 Zigorra. Baimendu barik irteten den jokalariari txartel horia erakutsiko dio arbitroak. Baloiaren jabetza galduko du, erasoan dagoen taldeak aldaketa ilegala egiten badu. Defentsan dagoen taldeak egiten badu, aldiz, erasoan dagoen taldeak 5 aukera izango ditu entsegua lortzeko.

16. Artikulua

Arbitroari buruz. Jokoa atsegina eta segurua izatea ziurtatzea eta errugbiak aldarrikatzen dituen balioak errespetatzea da arbitroaren lana. Oso garrantzitsua da arbitroaren joko-irizpideak, irudia, erakusten duen errespetua, erabiltzen duen hiztegia eta abar zaintzea eta kontuan hartzea.

Arbitroak joko garbia, adiskidetasuna, adeitasuna, errespetua, sakrifizioa, talde-lana eta errugbiaren oinarrietan lantzen diren baloreak bultzatu eta babestu behar ditu.

17. Artikulua

Abantailaren legea. Arbitroak ez ditu seinalatu behar ikusten dituen falta guztiak, abantaila taktikoa edo esparruko abantaila eman dezakeelako. Hala ere, segurtasuna da edozein abantaila baino garrantzitsuagoa. Hori dela eta, edozein mementotan geldituko du jokoa lesio-arriskua edo arrisku-egoeraren bat badago. Gero, jokoak gelditu den lekuan eta jabetza berberarekin jarraituko du.

18. Artikulua

Segurtasunagatik, kontaktu gabeko kirola da zinta-errugbia. Jokalari guztien segurtasunerako, ezin da erabili belarritakorik, lepokorik, eraztunik, erlojurik, ezta bestelako objektu arriskutsurik ere. Onartuta daude burua babesteko kaskoa eta aho-babeskia.