7.1. Justifikazioa

Nire helburua zinta-errugbian jokatzeko proposamen bat egitea da; hots, zinta-errugbian jokatzeko era zehatz bat.

Zinta-errugbian aritzeko, hainbat arau aurkitu ditut, lekuan lekukoak. Komeniko litzateke leku guztietan araudi berbera izatea, futbolean, saskibaloian eta hainbat kiroletan gertatzen den moduan. Baina, zinta-errugbia, bera da errugbiaren egokitzapena, eta onartzen da ikastetxearen edo elkartearen arabera moldatu daitekeela, nork bere ahalbideak kontuan hartuta.