Peñen Federazioak musika kontzertua

Gure hirían Peñen Federazioak antolaturiko azken musika kontzertua sei urte pasa eta gero, gogo handiagorekin ekitaldi honi berriro ekiten diogu. Nahiz eta gure jarduerak ez dira beste hiritarrei helarazten guk nahiko genukeena, peñen afera ez da murrizten Sanferminetan gozatu eta parte hartzera, eta gure egoitzak ez dira mugatzen soilik gure bazkideek parte hartzeko. Urtean zehar hiriko kultur eta jaietako eskaintza zabaltzeko asmoarekin asko dira prestatzen ditugun ekintzak, eta aurten ederra dugu erronka: Hirían bi egunetako musika festibala antolatzea. Honetan ahalik eta musika estilo ezberdin gehien egotea ahalegindu gara, era berean, euskara bultzatzen duten taldeak eta gure ingurukoak ere izango dira,hauek,gure ustez,esparru honetan egotea merezi baitute.

Ekitaldia martxoaren 7 eta 8 egunetan ospatuko da Anaitasuna pabiloian, eta egun bakoitzean lau talde ezberdinek parte hartuko dute. Sarrerak solteak nahiz bi egunetarako txarteletan salduko dira, azken hauek merkeagoak aterako direlarik. Segidan parte hartuko duten talde batzuek zehazten dizkizuegu eta laster azken xehetasunak ezagutaraziko ditugu.

Los Delinqüentes

La Vela Puerca

Des-Kontrol

Gatibu

Koma