bazkari armonia

Kaixo, hurrengo Irailaren 18an Armonia Txantreana peñan bazkari bat eginen da bi peñen pankarten epaiketa artxibatu izan dela ospatzeko eta epaiketaren gastuentzat dirua ateratzeko.

Armonia eta San Fermin peñen joaldunak eta erraldoiak 11.30 etatik aitzina aterako dira.

13.30etan kalejira- poteo eta 14.30etan bazkaria. Prezioa 22euro izanen da. 16.30 etatik aitzina dantza Luzianorekin. Ondoren 23.00ak inguruan Zopilotes (aintzinako Impecables) taldearekin kontzierto izanen da. Lehenago 22.00etan bokata herri-preziorekin nahi duenentzat.

Etortzeko animatzen zaituztegu, kausa merezí duelako eta parte-hartzaileak muxutruk etorriko direlako.

Peñako batzordea