nor gara

3 IZEN DITUEN

AUZOKO PEÑA

Historia apur bat eginez, XV. mende bukaerako idatzietan, gure peñaren inguruko gunea Arrosadia izenez agertzen da.

Geroago, lehenengo guda karlistaren bukaeran, auzo hau “Motxuelo” izenaz ezagutzen hasia izan zen, dirudienez, auzoko etxeren batetan borrokari liberal famatu bat bizi zen.

1937. urtean kolpe militar frankistarekin batera, “La Milagrosa” moduan izendatzen hasi zen, Paulen elizaren gertutasuna dela eta.

Duela gutxi oraindik, auzoko kaleak bide moduan izendatzen ziren, eta etxeak baxuak izaten ziren baratzekin eta zenbait abereekin ere.

60. hamarkada bitartean, auzokide talde batek San Fermin peña sortu zuen, hau Gelbentzu zeharbidean kokatua egon zen eta 1974.-ean desegin zen.

1979. urtean Iruñean kultur eta gizarte jarduera handia zegoen, eta hiriko auzoak mugimendu sozial, kultural, politiko, etab…. ezberdinez bete egin ziren.

Auzoko gazte talde batek, hauetako batzuk Elkar-Artua taldekoak, San Fermin peña berpiztea erabaki zuen eta Taxoare kaleko Atalaya tabernan hamaika bilera egin ondoren, peña berriro martxan jarri zuten.

Sanferminetako historian zehar peñak jai herrikoien adierazpideetako bat izan gara, ziurrenik adierazpide sendoena. Horregatik, peña moduan, gure helburu nagusia Sanfermin herrikoiak indartzea da.

Peñak urtean zehar elkarte moduan lan egiten dugu eta hamaika ekintza prestatzen ditugu, gure kasuan egiten dugun lana atal ezberdinetan zati dezakegu:

ETENGABEKO EKINTZAK

ZANPANTZAR

Peñako zanpantzarra 1990. urtean sortu zen, eta bazkide asko izan gara joareak jantzita herri eta auzo ezberdinetan zehar ibili garenak.

ZEZENTXOEN KONPARTSA

1990.ean sortua ere, gaur egun gurpil sistema jartzen ari zaie txikiekin joko gehiago izan dezaten.

KILIKI ETA ZADIKOEN KONPARTSA

6 kilikiz eta 2 zaldikoz osatua dago, gure nortasun seinaleetako bat da, izan ere, euskal mitologian oinarrituta daude eta herri zein auzo askotako jaietara deitzen gaituzte.

TXIKIEN ERRALDOI KOMPARTSA

Hegoalde ikastolak bere erraldoiak eman dizkigu, eta hauekin konpartsa bat osatzen ari gara.

Frogatu daitekeenez, etengabeko ekintza hauekin gure herriko kultura sustatu nahi dugu, hau peñaren helburuetako bat baita.

Urtean zehar auzoan dauden beste erakunde herrikoiekin batera ekintza ezberdinak prestatzen ditugu:

Inauteriak, Auzoko jaiak, Olentzero, Euskara eguna, auzoko eguna, etab.

Iruñeko beste peñekin batera lan egiten dugu peñen federazioan ahalik eta ekarpen gehien emanez eta makina bat ekintza prestatzen.

Bazkideentzako barne ekintzak ere egiten ditugu:

Karta txapelketak, hitzaldiak, dantzaldiak eta gaupasak, peñaren eguna, txikientzako ekintzak, errege magoak, sagardotegiak, etab….

Azken hauek eskaeraren arabera prestatzen dira.

Mendi taldea ere badugu, aldiro irteerak antolatzen dituena.

Laburbilduz, gogoz eta ilusioz beteriko peña bat gara, 300 bazkidek osatua, maitasunez gordetzen ditugun mila istoriorekin, eta nabaritzen duzuen moduan, funtsezko hiru oinarri dituena

SANFERMIN HERRIKOIAK

AUZOA ETA KULTURA