palestina

PALESTINARI BURUZKO HITZALDIA

Esan bezela, pasa den urtarrilaren 13an

Palestinari buruzko hitzaldia izan zen.

Kasualitatea izan zen Osasunaren partidu batekin bat egin izana,

honen hondorioz dudarik gabe, jende gutxiago etorri zen, hala ere

hamar pertsona inguru egon ginen (ez dago batere gaizki).

Askapenako Martxelo izan zen lurranlde horretan gertatzen diren

liskarrei buruz hitzegiteko arduraduna.

Komunikabideetan askotan agertzen den arren, zein hobeto bertan

izandako pertsona bat baino bertako egoera azaltzeko?

Mapak, argazkiak eta bestelako material grafikoa erakutsi zizkigun

herri horretako historia eta bizitza errazago uler genezan.

Gure eskerrak hitzaldian parte hartu zuten guztientzat eta bereziki

Mertxelorentzat, eta gonbidatzen zaituztegu egongo diren

hurrengoetara.

Hurrengo hitzaldia, oraindik erabakita ez dagoen arren, Boliviari

buruzkoa izan daiteke. Horrela, gatazka egoeran bizi diren herriei

buruzko hitzaldiekin jarraituko gugu.

Informatuta izango zaituztegu.