Puntillismoa
Koloreen espektroa lortzeko, koloreak paletan nahastu beharrean mihisearen gainean kolore puru desberdineko puntu txikiak elkarren ondoan jartzean datzan pintura-teknika.
Puntillismoaren teknika G. Seurat pintoreak sortu zuen 1880ko hamarkadan.
Kolore-gama desberdinak lortzeko pinturak fisikoki nahasi beharrean, koadroan bertan kolore puru desberdineko puntuak elkarren ondoan pintatu zituen pintzelkada bananduetan, koloreek ikuslearen erretinan nahasitakoan argitasun handiagoaren sentsazioa eragiten dutelako ideian oinarrituta.
Gerora neoinpresionisten taldea osatuko zuten P. Signac eta C. Pisarro artistek ere erabili zuten teknika hau, argiaren eta kolorearen funtsezko ezaugarriak adierazi nahi baitzituzten.
Iraupen laburreko joera izan bazen ere, puntillismoak eragin handia izan zuen XX. m.aren hasierako arte-korronteetan. Euskal Herrian luze finkaturiko Darío de Regoyos pintore espainolak teknika hau erabili zuen euskal paisaia margotzeko.
Orain zeuk!
Puntillismoaren teknika erabiliz marrazki bat egin behar duzu, aukera ezberdinak dituzu:
Zuk sortutako marrazkia
Interneten ereduak bilatuz, hona hemen batzuk:
Marrazkiak koloreztatuz