ZENBAKI BATEN MULTIPLOAK
Zenbaki baten multiploak lortzeko, zenbaki hori 1, 2, 3, 4, 5 … zenbaki arruntekin biderkatu behar dugu.
Zenbaki bat beste baten multiploa dela baieztatzeko zatiketa bat egin behar dugu.
35 : 7 → zatidura 5 eta hondarra 0 → zatiketa zehatza denez 35 zenbakia 7 zenbakiaren multiploa da.
MULTIPLO KOMUNETAKO TXIKIENA (m.k.t.)
Taulari erreparatuz gero 12 eta 24 zenbakiak 4 eta 6 zenbakien multiplo komunak direla ikusten dugu.
Multiplo komun horietako txikienari, 12 zenbakia, multiplo komunetako txikiena (m.k.t.) deitzen zaio eta horrela idazten da:
m.k.t. (4 , 6 ) = 12
ZENBAKI BATEN ZATITZAILEAK
Zenbaki baten zatitzaileak kalkulatzeko, zenbaki hori berarekin edo zenbaki arrunt txikiagoekin zatituko dugu. Zatiketa zehatza bada zenbaki hori zenbaki arrunt horrekin zatigarria da.
Gogoan izan:
· 1 zenbaki guztien zatitzailea da.
· Zenbaki arrunt guztiak bere buruaren zatitzaileak dira.
· Zenbaki baten zatitzaile kopurua mugatua da.
ZATITZAILE KOMUNETAKO HANDIENA (z.k.h.)
12 eta 18 zenbakien zatitzaileekin taula bat osatzen badugu…
1, 2, 3 eta 6 zenbakiak zatitzaile komunak direla ohartzen gara.
Zatitzaile komun horietako handienari, 6 zenbakiari, zatitzaile komunetako handiena esaten zaio eta z.k.h. idazten da.
Izena: Zatigarritasuna
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
ODE mota: Multiploak eta zatitzaileak
Taldekatzea: Bakarka eta taldeka.
Denbora: 5 saio
Irizpenak: Ondorengo kontzeptuak lantzen dituen sekuentzia didaktikoa: multiploa eta zatitzailea kalkulatu, lehenak, zatigarritasun-arauak.
Izena: D'ERATÒSTENES-EN BAHEA EDO NOLA AURKITU ZENBAKI LEHENAK
Ekintza mota: JClic
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: Javier Rodríguez Fernández Itzultzailea: Blanca Besga. Jclic bilduman aurkitua.
IKT beharrak: internet. Java programa ezinbestekoa da ipinita izatea ordenadorean ekintza hau online egiteko. Aukera dago ordenagailura jeisteko eta bertatik egiteko (CLIC programa instalatu ondoren).
ODE mota: zenbaki leheneak
Taldekatzea: Bakarka edo binaka.
Denbora: 2 saio
Irizpenak: zenbaki lehenak lantzeko