1.1 Hizkuntza eta gizartea: Hizkuntza-Aniztasuna www.lingolang.net
Europan 50 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira.
Europa osoan bakarrik hiru estatu elebakarrak daude (Portugal, Albania eta Bulgaria).
Beste guztiak eleaniztunak dira; hau da, hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dela bere lurraldean.
Espainian lau hizkuntza daude: Gaztelera, Euskara, Galiziera eta Katalana.
Euskara Euskal Herrian hitz egiten da (Espainiako Euskadi eta Navarra autonomia-erkidegoetan) eta Iparraldean (Frantziako hego-ekialdean).
Europako zenbait estatuetan hizkuntza mugak eta muga geografikoak ez datoz bat.
1.2. Lexikoa: Hitz-familiak
Batzuetan hitz bera errepikatzen da hainbat hitzetan. Hitz horiek guztiek dute oinarri bera.
Adibide bat
Ogibide, okin eta okindegi hitzek oinarri bera dute: ogi hitza. Hitz horiek familia berekoak dira; alegia, eremu lexikoa osatzen dute.
1.3. Ortografia: Diagramak.Diptongoak
Dakizunez, digramak banatu ezin daitezkeen kontsonante bikoteak dira, hots bakarra adierazten dutena (tx, ll, tz...). Baina kontsonanteez aparte, badira banatu ezin daitezkeen bokal bikoteak ere: diptongoak.
Digramak eta diptongoak idaztean ez dira inoiz banatzen, ezta lerroz aldatzerakoan ere.
Adibide bat:
1.4. Gramatika: Euskara eta Euskalkiak
Asteko egunak bizkaieraz eta batuaz:
Astelehena - Astelehena
Martitzena - Asteartea
Eguaztena -Asteazkena
Eguena- Osteguna
Barikua-Ostirala
Zapatua- Larunbata
Domeka-Igandea
1.5. Idatzizko Komunikazioa: Deskribapenak-giroak Ahozko Komunikazioa: Argazkiak eta giroak deskribatu
Leku bat deskribatzeko, hasi ikuspegi orokorrarekin, eta gero, azaldu xehetasunak.
Giro baten berri emateko, bost zentzumenak izan behar dira kontuan.
- Lehenengo, deskribatu inguru fisikoa eta bertako xehetasunak.
- Ondoren, pentsatu usain eta zaratetan, eta azaldu zer emozio eta sentipen
sortzen dizkizuten.
Erabili adjektiboak, konparazioak eta gaiari dagokion lexikoa.
Testua eman baino lehen, errepasatu eta zuzendu ortografia-akatsak eta aurkezpenari dagozkionak
1.6. On-line katalogoen erabilera
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien online katalogoa
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien online katalogoa da