Aurreko mendean hizkuntzak konparatzen eta sailkapen zientifikoak egiten hasi eta zenbait hizkuntzen jatorriak argitzen hasi zirenetik euskararen isolamendua areagotu egin da. Entziklopedia modernoetan agertzen diren hizkuntza-sailkapenetan, adibidez, euskarak leku berezia izan ohi du, ez baitu genealogiarik, ezta ahaidetasun ezagunik ere.
Euskararen jatorri bera duen hizkuntzaren bat aurkitzeko hamaika konparaketa egin dira. Horietako bi izan dira nabarmenenak: lehenak euskara eta ibero zaharraren arteko ahaidetasuna gogorarazten du. Joan den mendearen erdialdera arte guztiz onartua izan zen ahaidetasun hau, gainera uste nahiko orokorra zen oraingo euskararen euskalkiak orduko iberoaren hondarrak zirela. Teoria hau bertan behera geratu zen testu iberikoak irakurtzen asmatu zenean, hala ere, iberoaren hitz batzuk gaurko euskararekin uler daitezke: ur, argi, bios… Ildo berekoa da euskara eta Afrika iparraldeko hizkuntzak lotu nahi dituen teoria.
Bigarren teoriak, bestalde, Kaukasoko hizkuntzekin erlazionatzen du. Teoria honek aldeko ikertzaile asko izan zituen arren, hizkuntzen arteko erkaketak egiterakoan erabilitako metodologia oso kritikatua izan da eta ondorioen balioa zalantzan dago.
Beraz, oro har, euskarak beste hizkuntzekin izan dezakeen ahaidetasuna oraingoz ezezaguna dela baietsi daiteke.
Hizkuntzaren baitan autonomia osoa duten bi hitz elkartuz hitz berri bat sortzea da hitz elkarketa edo konposizioa. Era errazagoan esanda, esanahi konkretua duten bi hitz elkarrekin lotzea kontzeptu berri bat adierazteko.
Liburua gauza bat da, denda beste bat; bi hauetatik sortzen den liburu-denda hirugarren ezberdin bat. Hitz elkartuak dira, beraz: udaberri, ezkonberri, seme-alabak, gurdibide, egongela, zuri-gorri...
izena + izena ----------------------- itsasontzia
izena + izenondoa ------------------ ilehori
izenondo + izenondoa -------------- zuri-beltz
aditz + izena ------------------------ idazmakina
ardi
soka
gai
zakar
esku
ontzi
esne
baloi
mutur
zerrenda
2. Idatzi definizio hauei dagozkien hitz elkartuak:
· Ehizarako erabiltzen den txakurra.______________________
· Iparrak eta ekialdeak bat egiten duten puntu kardinala.______________
· Trenak ibiltzen diren bidea, bi errail paraleloz osatua. ______________
· Ibiliz egiten den bitartea edo bidea. _____________________
· Ikasten den gela, bereziki ikastetxe batean. _____________________
3. Lotu hitz elkartuak sortzeko. Gero, idatzi esaldi bat bakoitzarekin.
gurdi
zuri
egon
sudur
indar
gorri
gela
luze
berritu
bide
____________________________________________________________
____________________________________________________________
____________________________________________________________
____________________________________________________________
____________________________________________________________
4. Sailkatu aurreko hitz elkartuak osaeraren arabera.
· izena + izena _____________________
· izenondoa + izenondoa _____________________
· aditza + izena _____________________
· izena + izenondoa _____________________
· izena + aditza _____________________
Marrarekin edo loturik idatz daitezkeen hitz elkartuak.doc
Euskaraz –a letra berez duten hitz asko daude. –a horri –a organikoa deritzo.
Euskarazko burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura hitzek, eta –ia amaiera duten hitzek –a organikoa dute. Hitz horiek bi idazkera onartzen dituzte hitz-elkarketetan:
· -a gabe eta banatuta: kultur astea, hizkuntz eskubideak, ortografi arauak...
· -a mantendu eta marratxoz lotuta: kultura-astea, hizkuntza-eskubideak, ortografia-arauak...
1. Erreparatu hitz elkartu bikote hauei, eta esan zein dagoen zuzen idatzita:
· hizkuntz gaitasuna / hizkuntza gaitasuna
· geografia-irakaslea / geografi-irakaslea
· literatur-saria / literatura-saria
· bidaia agentzia / bidai agentzia
· biologia-azterketa / biologi-azterketa
· burdin lantegi / burdina lantegi
2. Osatu esaldi hauek hitz egokiekin:
· Maiatzean _________ astea antolatuko du eskola.
· Laborategian egingo dugu ______________azterketa.
· Lorearen aita _______________-saltzailea da.
· Azkenean, baseliza bat aukeratu dugu ______________-ospakizunerako.
· Nire arrebari bigarren saria eman diote eskolarteko _________sariketan.
3. Osatu esaldi hauek –a organikoa duten hitzak elkartzeko, aukera biak
erabilita:
· ____________zientzietan gehien gustatzen zaidana biologia da (Natura).
· Oporrak prestatzeko ____________agentziara joan gara informazio eske. (bidaia)
· Irakasleak dioenez, ____________ arauak asko irakurrita ikasten dira. (ortografia)
INDIKATIBOA: ORAIN
1. Azpimarratu honako esaldi hauetako aditz iragangaitzak:
Atzo gauean etorri ziren Joseba eta Leire Donostiatik.
Nik ezin dizut konpondu bizikleta.
Pilotalekura joan ginen atzo arratsaldean, baina hartuta zegoen.
Nire ahizpak txistua jotzen du bandan.
Miren ez dago etxean, lagunekin baizik.
2. Erreparatu aditzei, eta inguratu urdinez Nor motako laguntzaileak, eta gorriz, Nor-Nori motakoak.
Nori ez zaio gustatzen txokolatea txurroekin?
Mikel ohean gelditzen da larunbat goizetan, baina guri denbora galtzea dela iruditzen zaigu.
Ez da erraza izango konpontzea, baina norbaiti bururatuko zaio zerbait.
Kanpandorreko erlojuan bostak dira.
Mikeli eman behar zaio sarreren dirua.
3. Idatzi esaldiak Nor motako aditz hauekin:
itzuli ginen: _______________________________________________
etzan zarete: ______________________________________________
galdu zen: ________________________________________________
4. Idatzi esaldiak Nor-Nori motako aditz hauekin:
joan gintzaizkizuen: __________________________________________
hondatu zaizkit: _____________________________________________
agertu zitzaien: _____________________________________________
5. Osatu esaldi hauek aditz laguntzaile egokiekin. Kontuan izan Nor
motakoak direla.
· Jone egun osoa ibili (lehenaldia) _______ atzera eta aurrera.
· Ni eskolako eskaileretan erori (orainaldia) ________.
· Zuek zer ordutan etorri (lehenaldia) ___________?
· Gu ez (lehenaldia) ___________ joan festara.
· Mikel eta Lorea izan (orainaldia) ________ irabazleak txapelketan.
6. Osatu esaldi hauek aditz laguntzaile egokiekin. Kontuan izan iragangaitzak
direla Nor-Nori motakoak.
· Maitane zuri etorri (orainaldia) _____________ kontu eske.
· Niri ez (lehenaldia) _____________ inor hurbildu.
· Guri telebista ikustea gustatzen (orainaldia) _____________.
· Denei iruditu (lehenaldia) _____________ hobe zela biharko uztea.
· Bateria agortu (orainaldia) _____________ telefonoari.
7. Azpimarratu esaldi hauetako aditz trinkoak, eta adierazi iragangaitzak ala
iragankorrak diren:
· Saioa txapela jantzita dator gaur ere.
· Nik ez nekien erantzuna eta beste ikasle bati galdetu zion.
· Ziortzak oso argi dauka: sendagilea izango da.
· Garai hartan, lehenengo mailan nengoen oraindik.
· Zuriñe igerilekura doa gaur ere.