Jarduera guztietan hasierako ebaluazioa egingo dugu, umeen aurrezagutzak jakiteko, eta gaiari buruz hitz egingo dugu.
Saio gehienetan, behaketaren bidez, ebaluazio jarraitua egingo dugu, eta beharra ikusten badugu, jarduera moldatu edo egokituko dugu.
Galdetegia ere erabiliko dugu ebaluatzeko.
Ume bakoitzari auto-ebaluazio orria emango diogu, non egindako ekintzen irudia agertuko den eta umeek bere iritzia adieraziko duten.