22. JARDUERA (GALDETEGIA)

Umeak taldeka jesarriko dira arbelaren aurrean. Talde bakoitzak bere bozeramailea aukeratuko du, guztien artean adostutako erantzunak ozenki esateko.

Garraiobideei buruzko galderak:

  • Nork gidatzen du hegazkina?
  • Zenbat gurpil ditu auto batek?
  • Zer behar du bizikleta batek mugitzeko?
  • Nondik botatzen du kea auto batek?
  • Esan kutsatzen ez duten hiru garraiobide.
  • Zerk mugiarazten du belaontzia?
  • Zenbat pertsona joan daitezke motor batean?
  • Zer ziurtasun neurri bete behar dute bidaiari guztiek autoan doazenean?
  • Nondik doaz trenak?
  • Nork konpontzen ditu autoak?
  • Non gelditzen da metroa edo trena?
  • Non hartzen dute lur hegazkinek?
  • Non botatzen dute aingura itsasontziek?