21. JARDUERA (ERAKUSKETA)

Umeek etxean egindako garraiobideak ekartzen dituzten heinean, eskolako sarreran hasiko gara kokatzen. Bakoitzak bere txartela izango du, bai euskaraz, bai ingelesez.

Eskolako hainbat lekutan gainerako ikasleak erakusketara gonbidatzeko kartelak jarriko dira.

Erakusketa ikasturtea amaitu arte egongo da.