Geometria dinamikoa, aljebra eta kalkulua elkartzen dira GeoGebra sortzeko, hezkuntza programa bat, askotan saritua, garrantzi bereko osagarritzat geometria eta aljebra dituena.
Oso modu sinplean, irudiak eraiki ahal dira puntu, zuzenki, zuzen, bektore, konikekin, baita funtzioen grafikoekin ere, erraz eta dinamikoki saguaren bidez aldatu ahal diren irudiak, hain zuzen ere.
Programak g: 3x + 4y = 7 edo c: (x – 2)² + (y – 3)² = 25 bezalako adierazpenak ere onartzen ditu eta komando sorta eskaintzen du, deribazioa eta integrazioa barne.
GeoGebraren ezaugarririk aipagarriena bada objektuen pertzepzio bikoitza: Aljebra leihoko adierazpen bakoitza badagokio Zona grafikoko objektu bati eta alderantziz.
Ondorengo hiru adibideen bitartez trebatu ahal izango zara GeoGebrarekin. Hobe da elkarren segidan aztertzea eta proposatutako trikimailuak egin eta egiaztatzea.
1. Adibidea: Triangelu baten zirkunferentzia zirkunskribatua.
2. Adibidea: Zirkunferentzia baten ukitzaileak.
3. Adibidea: Deribatua eta funtzio baten grafikoarekiko ukitzailea.
Jarri GeoGebra programa martxan, horretarako sakatu hemen: GeoGebra Applet Start, zabalduko zaizu fitxa berri batean. Euskeratu nahi baduzu, egin hemen adierazten dena
Mantendu zabalik biak: programa eta gida, lan egiteko.
Programa martxan jarri ondoren, honelako leihoa agertuko da:
Tresna barratik eraikitzeko tresnak (moduak) erabiliz, irudiak eraiki ahal dira, saguaren bidez, Zona grafikoan. Aldi berean, dagozkien koordenatuak edo ekuazioak Aljebra leihoan agertuko dira. Sarrera eremua edo Testu eremua koordenatuak, ekuazioak, komandoak eta funtzioak zuzenean sartzeko erabiltzen da; dagozkien objektu edo grafikoak Zona grafikoan agertuko dira Intro tekla sakatu bezain laster.