2. bertsioa: Irristailua erabiliz
Sakatu grafikoaren gainean, eraikuntza ikusteko
Puntua x= a-n
Eraikuntza bera beste modu batez egingo dugu. Hasteko, lan orri berri bat irekiko dugu (“Artxiboa – Berria”). Ondoren, sartu sarrera eremuan honako komando hauek, lerro bakoitzaren bukaeran Intro sakatuz:
f(x) = sin(x)
a = 2
A = (a, f(a))
t = Ukitzailea[a, f]
m = Malda[t]
B = (x(A), m)
Deribatua[f]
Hautatu “Mugitu” modua eta egin klik a zenbakiaren gainean. Sakatu gezien teklak bere balioa aldatzeko. Segituan, A puntua eta ukitzailea f-ren grafikoan zehar mugituko dira.
Irristailuak: Zenbaki baten balioa irristailua erabiliz ere kontrolatu ahal da: eskuineko klik a-ren gainean Aljebra leihoan eta aktibatu “Erakutsi objektua”.
Trikimailua: irristailuak eta gezien teklak bereziki erabilgarriak dira parametroekin lan egiteko, adibidez, p eta q y = x² + p x + q funtzio koadratikoan.