Ataza: Eraiki ABC triangelua eta bere zirkunferentzia zirkunskribatua GeoGebra erabiliz.
Sakatu grafikoaren gainean, eraikuntza ikusteko
Saguaren bidezko eraikuntza
Hautatu modua edo “Poligonoa” aukera Tresna Barran (klik hirugarren ikonoaren gezitxoaren gainean dagokion menua hedatzeko). Ondoren, egin klik zona grafikoko hiru puntuetan A, B eta C erpinak sortzeko. Itxi triangelua A-ren gainean berriro klik eginez.
Aukeratu “Erdibitzailea” modua (laugarren ikonoa/menua) eta eraiki bi erdibitzaile triangeluaren aldeetako biren gainean.
“Bi objekturen ebakidura” moduak (bigarren ikonoa) zirkunzentroa (erdibitzaileen ebaki puntua eta zirkunferentzia zirkunskribatuaren zentroa) lortzea ahalbidetzen du. “M” izendatzeko, eskuineko klik puntuaren gainean eta hautatu “Izendatu berriro” zabaltzen den menuan.
Eraikuntza amaitzeko, aukeratu “Zirkunferentzia … (zentroa-puntua)” (bosgarren ikonoaren lehen aukera) eta egin klik lehenik zirkunzentroan eta gero triangeluaren edozein erpinetan.
Hautetsi orain “Mugitu” modua (lehen ikonoaren lehenengo aukera) eta aldatu edozein erpinen kokalekua (saguarekin herrestatuz) “Geometria dinamikoa”-ren funtzionamenduaz ohartzeko.
Zenbait trikimailu
Eraikuntza sarrera eremua erabiliz
Ikus dezagun nola eraiki aurreko irudi bera sarrera edo testu eremua erabiliz. Lan orri berri bat irekiko dugu (“Artxiboa – Berria”)
Sartu hurrengo komandoak sarrera eremuan (pantailaren behealdean), Intro sakatuz lerro bakoitzaren bukaeran.
A = (2, 1)
B = (12, 5)
C = (8, 11)
Poligonoa[A, B, C]
m_a = Erdibitzailea[a]
m_b = Erdibitzailea[b]
M = Ekabidura[m_a, m_b]
Zirkunferentzia[M, A]
Zenbait trikimailu