Helburua: Sinu funtzioa, bere deribatua eta bere ukitzailea puntu batean irudikatzea, baita maldaren triangelu argigarria ere.
Sakatu grafikoaren gainean, eraikuntza ikusteko
1. bertsioa: Eraikuntza sarrera eremua, sagua eta komandoak erabiliz
Puntua funtzioaren grafikoan dago.
Tekleatu sarrera eremuan f(x) = sin(x) funtzioa eta sakatu Intro.
Aukeratu “Puntu berria” modua eta egin klik f funtzioaren irudikapenaren gainean. Honela A puntua sortzen da f–ren grafikoan.
Ondoren, aktibatu “Ukitzaileak” modua eta egin klik A puntuan eta f–ren grafikoan. Izendatu berriro t ukitzailea (eskuineko klik bere gainean eta “Izendatu berriro”).
Tekleatu m=Malda[t] komandoa.
Hautatu “Mugitu” modua eta herrestatu A puntua ukitzailearen mugimendua behatuz.
Tekleatu B = (x(A), m) eta aktibatu puntu horren trazua (eskuineko klik B-n “Aktibatu trazua”).
Hautatu “Mugitu” modua eta herrestatu A puntua B-ren trazua behatuz.
Tekleatu Deribatua[f] komandoa.
Zenbait trikimailu