Helburua: Irudikatu GeoGebrarekin (x - 3)² + (y - 2)² = 25 ekuazioa duen zirkunferentzia eta bere ukitzaileak, A(11,4) puntutik pasatuz.
Sakatu grafikoaren gainean, eraikuntza ikusteko
Eraikuntza sarrera eremua eta sagua erabiliz
Sartu zirkunferentziaren ekuazioa c: (x - 3)² + (y - 2)² = 25 sarrera eremuan eta Intro sakatu (trikimailua: ² ikurra eskura dago sarrera eremuaren aldamenean, eskuinaldean, dagoen menu hedagarrian).
Sartu C = Zentroa[c] komandoa sarrera eremuan.
Marraztu A puntua A = (11, 4) tekleatuz.
Aukeratu orain “Ukitzaileak“ (laugarren ikonoa/menua) eta egin klik A puntua eta c zirkunferentziaren gainean.
“Mugitu“ modua aukeratu eta gero, herrestatu A puntua saguarekin eta aztertu ukitzaileen mugimendua.
c zirkunferentzia ere herrestatu ahal da, Aljebra leihoan nola aldatzen den bere ekuazioa aztertuz.
Zenbait trikimailu