“ DENOK BERDIN, DENOK EZBERDIN”
Familia horiek:
Eskolan aniztasuna landuko dugu. Umeei helarazi nahi diegun mezua hauxe da: denok ezaugarri ezberdinak ditugu, baina, era berean, berdinak ere bagara , guztiok baikara garrantzitsuak.
Horretarako, hainbat ekintza burutuko ditugu: ipuinak, abestiak, jolasak… Hori dela eta, zuen parte-hartzea eskatzen dizuegu: gaiaren inguruko ipuinak (“Ahatetxo itsusia” esaterako), bideoren bat, abestiak... umeei kontatu eta haiekin hitz egin.
Gaur, eskolan, “Elmer” ipuina landu dugu. Elmer koloretako elefantea da, gainerakoekiko desberdina, besteak grisak baitira. Hasieran, kideek barre egiten diote, baina azkenean konturatzen dira ezberdina izatea aberatsa ere badela.
Hemen dituzue ipuinaren estekak:
http://vimeo.com/4562474 (euskaraz)
http://youtu.be/YIaLVba8lIA (gaztelaniaz)
Besterik gabe,
HHko 5 urteko gelako tutorea
(sinadura)
(data)