Ulermena lantzeko galderak:
- Zer gertatzen zaio Elmerri?
- Nolakoa da Elmer?
- Elmer pozik al dago bere buruarekin?
- Zergatik utzi zuen Elmerrek elefante taldea?
- Zer egin zuen kideak bezalakoa izateko?
- Elmer taldera itzuli zenean, ezagutu al zuten?
- Pozik al zeuden beste elefanteak Elmer haiek bezalakoa zela ikusita?
- Zer gertatzen da euria egiten duenean? Pozik al daude elefanteak? Eta Elmer?
- Nolakoa da Elmerren egunaren ospakizuna? Zergatik ospatzen da?
Hausnarketarako galderak:
- Elmerren laguna izan nahiko zenuke?
- Denok gara berdinak? Zertan gara ezbedinak?
- Ezberdin izatea gustatzen zaizue? Zaila al da? Dibertigarria al da? Arazoak sortzen ditu?
- Lagun ezberdinak izatea gustuko duzue? Nolakoak dira?
GELAN EGINIKO LANA GURASOEKIN PARTEKATUKO DUGU. HORRETARAKO, ETXERA ERAMATEKO OHARRA PRESTATU DUGU.
GUTUNA IKUSTEKO