Proiektu honen bidez, Eskola Inklusiboaren kontzeptua errealitatera ekarri nahi izan dugu. Eskola Inklusiboa sarea da, eta sare honek hezkuntza-sistema berri bati eusten dio: amarauna norbanakook osatzen dugu. Aniztasun hori da, hain zuzen, landu duguna. Sortutako "gizaki panpinak" eskolako errealitateak bildu ditu, eta haurrak ezaugarri horietaz jabetu dira.
Curriculumaren esperientzia-eremu guztiak hartu ditugu kontuan:
Ekintza horien bidez, umeek hainbat trebetasun landu dituzte: ahozko adierazpena (deskribapenak, narrazioakā¦), arte hezkuntza, sormena eta norberaren ezagutza.
Azkenik, egindako panpinak gelatik kanpo atera ditugu eskolarekin partekatzeko: umeek beste geletako ikaskideen aurrean azaldu dute panpina horrek zer errealitate islatzen duen, eta praktikan jarri dituzte ikasitako trebetasunak.
Guztion esku dago gizarte inklusiboa eraikitzea; horretarako, eskolan bertan hasi behar dugu lanean, eta eskola plurala eraiki.