Kokapena

Oiartzungo Gurutze auzoko biribilgunean (rotondan), Arkaleko errepidea hartu eta 20 metrora, frontoira iritsi baino lehentxeago, hormigoizko pista bat hartu behar da eskuinetara, Toki Alai jatetxearen aurretik. Bost minututan Anderregiko hilarria ikusiko duzue ezkerraldean, Arkaleatze etxera iritsi baino 50 metro lehenago. Han atzekaldera basoan sartu eta marka gorriak jarraituz bunkerretara iritsiko zarete beste bost minututan. Aurreko egunetan euririk egin ez badu bisitatu daitezke; bigarren atetik sartuta errazago. Eta handik gaztelura beste bost minutu dituzue. Itzultzeko, berriro bunkerretara jaitsi gabe, lehen aipatu dugun etxe horren ondotik jaitsi daiteke hormigoizko pistara.

Â