SAN MARTIN TXIKI ETA BASAJAUNAK

Fecha de publicación: Sep 02, 2009 7:3:33 PM

La gente de Ataun cuenta que en el monte Muskia, situado al sur del barrio de San Gregorio, en la sierra de Altzania, hay muy cerca de la cima una cueva donde vivían los basajaunas. Dicen que en aquellas alturas ellos cultivaban el trigo, pero los cristianos del valle no sabían aún cómo hacerlo. San Martin Txiki subió una vez a la cueva e hizo con ellos una apuesta de salto sobre los montones del cereal. No ganó, pero logró llevarse algunas semillas de trigo dentro de sus grandes botas. Cuando las llevaba rápido hacia pueblo, uno de los basajaunas le lanzó un hacha, pero no le alcanzó, y luego un baserritarra le oyó a otro basajaun cuándo hay que cultivar el trigo. Así se extendió su cultivo en todos los pueblos de la zona.

Denbora batean Muskiako koban Basajaunak bizi izan omen ziren. Han inguruko mendialdean lurrak erabilita, sekulako gariak biltzen omen zituzten. Behealdean, ibarrean, kristauak bizi omen ziren, eta artean ez omen zuten garirik egiten, gari-hazirik ez zeukaten-eta.Behin San Martin Txiki oinetako handiak jantzita, igo omen zen Muskia mendiko kobara, eta hango gari-piloak ikusita, ea zeinek saltoka arinago eragin Basajaunekin egin zuen apustu.Basajaunek beren aldiko kemenean eragin omen zien. San Martin Txiki, berriz, gari-piloen erdira erori omen zen, baina baita botinak gari-alez bete ere. Gero, handik alde eginda, San Martin Txiki bere etxera zetorrela, Basajaun bati bururatu omen zitzaion hark botinetan gari-hazia zeramala, eta hortaz hartu haizkora txikia, eta bota omen zion, baina ez hura harrapatu. Kristauek ez omen zekiten garia noiz egin, baina halako batean baten batek Basajaun bati aditu omen zion nola algaraz egiten zuen: “Ja jaaai! Balekite, hartuko lukete: Orri irtete, arto egite. Orri erortze, gari egite. Eta San Lorentzotan arbi egite”. Ordutik zabaldu omen zen garia herri guztietan.