LAMINA KOLPATUA

Fecha de publicación: Sep 02, 2009 6:55:23 PM

La gente del pueblo labortano de Sara contó cómo las lamias que vivían al pie del monte Larrun (900 m) molestaban con frecuencia a los baserritarras. Una vez se metieron en un caserío por la chimenea, donde estaba sola la señora hilando en su banco, y después de injuriarle con osadía le lamieron con mucho gusto toda la manteca que tenía en las sartenes. Al día siguiente una de aquellas lamias volvió a meterse en la misma casa, pero entonces estaba el señor disfrazado de mujer, hilando estopa en la rueca, y cuando ella le pidió manteca, él le lanzó la que tenía hirviendo en la sartén; ella bien untada se escapó rápidamente chimenea arriba, gritando y chillando. Larrun mendiaren oinetan bizi ziren lamina batzuek erasotzen zien auzoetako anitz etxeri. Arrats batean joan ziren tximinia baten kaskora, eta handik behera begira jarri. Bazirudien sukaldean ez zegoela emaztea beste inor, eta jaitsi egin ziren; bertan topatu zuten etxekoandrea zizeilu batean jarria, iruten ari zelarik. Bozkariotu egin ziren aukera beren zutelako, zeren nagusia ohean baitzegoen apur handi hartan. Zernahi ausardia eta ozarkeria egin zioten emazteari. Andre hura ere ez zenez gero oso eskuzabala, ez zien deus eman lamina eskale txar haiei. Baina hala eta guztiz ere, zartaginetan zeuden gurin hondar guztiak milikatu zizkioten, gurina biziki maite baitzuten. Handik beren zuloetara joan zirenean, emazte hark gau berean salatu zion dena bere senarrari. Zer egin ote zuen senarrak? Biharamunean arratsa etorri zenean, emaztearen soin zahar bat jantzi zuen, eta sudur-zapi ilun bat jarri buruan; kiloa hartu zuen iztupa lodi batez kargaturik, eta zizeilu berean eseri zen, zartagin batean gurina irakiten zuela.

Horra non egundaino bezala jaisten zen lamina bat tximinian behera, eta nonbait –laminaren izpiritu gaiztoa– iruditu zitzaion bestelako irule zela, eta esan zion:

-“Zer, atzo hi pirun pirun ari hintzen iruten, eta gaur pordoka pordoka?”.

-“Bai, atzo liho fina nian, eta gaur iztupa”.

-“Eta nor haiz bada hi?”.

-“Ni, nihaur”.

Laminak esan zion:

-“Ekarran busti bat”.

Besteak ez zion ihardetsi. Oraino, berriz ere:

-“Ekarran busti bat”.

Eta kokorikatu egin zen, hurrupatu nahi balu bezala. Eta hainbesterekin, iruleak hartu zuen zartagina kirtenetik, eta bota zion gurin irakina zaflakoan laminari, non marrumaz eta garrasiaz igo baitzen tximinian gora bere lagunengana.

Lagunek ikusirik beraren arrengurak, galdegin zioten:

-“Zer duk, lagun? Nork egin dik?”.

-“Nihaurrek”.

-“A! Orduan zer nahi duk egin, hihaurrek egin badiok heure buruari? Inork ez dik hobenik, hihaurrek baizik”.

Eta lamina ia hilzorian gelditu zen gurin irakinez gantzutua.