NORTASUNA
Pello Errota eskolan euskara da gure ikasketa eta harremanetarako hizkuntza. Konpromiso garbiak ditugu gure hizkuntzarekiko, ingurumenarekiko eta gure herriarekiko.
Askotarikoa eta irekia da, eta denon sinesmen, pentsamendu, joera eta tradizioak errespetatzen ditugu. Gizartean bizi ditugun aldaketek eta eskakizun berriek eragina dute gure eguneroko jardunean.
Hezkuntzaren beharrak eta gogoak aintzat harturik eta hobekuntzan oinarrituz, irakasleriaren prestakuntza bultzatzeko, berrikuntza prozesuak sustatzeko eta dinamizatzeko konpromisoa dugu.
EUSKALDUNA
Euskara da gure hizkuntza. Euskara ikasketa hizkuntza izateaz gain, elkarbizitzarako hizkuntza da eta hezkuntza komunitate nahiari erantzuten dio.
PARTE HARTZAILEA
Eztabaidaren bitartez erabakiak adostasunez hartuko dira. Denon parte-hartzea bermatuko da eta denon eskubide eta betebeharrak zehaztuko dira.
INGURURA ERROTUA
Asteasuko kultura, historia, geografia eta abarren transmisioan parte-hartze zuzena izango du. Testuinguruan integratuko da baldintza sozial desberdinetara egokituz.
ANITZA
Integratzailea eta inklusiboa. Oinarrizko konpetentziak garatuko ditu Curriculum bateratu baten bidez, denon beharrak aintzat hartuz.
Diskriminazio positiboa sustatuko du ikasleen arteko egoera sozial eta kultural eta gaitasun intelektual desberdinak orekatzeko nahiarekin.
BERDINTASUNEAN HEZTEN DUENA: HEZKIDETZA
Neska-mutilek giza heziketa osoa eta orekatua izango dute hezkidetza landuz, generoaren estereotipoak gaindituz.
INGURUMENAREN GARAPEN IRAUNKORRAREN SUSTATZAILEA
Garapen iraunkorrerako ereduan, Ikastetxeak bere iraunkortasunean eta ekitatean oinarritutako jarrerak eta praktikak bultzatzen ditu eskola komunitate osoan eta eguneroko jardunean.