METODOLOGIA
1.- Curriculuma oinarrizko konpetentzietan oinarrituko da.
Haur Hezkuntzan ikasleak mugimendu autonomoan aritzen dira. Ikasleen beharrak eta interesak kontuan izanik espazioa, denbora eta materiala eskainiko zaie. Modu honetan aniztasunaren zaintza bermatutzat jotzen dugu.
Konpetentzia guztiak lortzea ahalbideratzen du espazioetan eskaintzen zaizkien materialak.
Modu globalizatu batean landuko ditugu batetik nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguera, eta bestetik nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena.
Lehen Hezkuntzan jakintza-arlo eta irakasgaien helburuek, oinarrizko konpetentziak jasoko dituzte. Honek, eragin nabarmena izango du ikas-irakas prozesua planifikatzerako orduan; nola metodologiari dagokionean, (eginkizunen aukeraketa, harreman motak, materialak, etab.) hala antolamenduari dagokionean.
Ikasle bakoitzaren garapena aintzat hartuko da. Ikaskuntza prozesu bakoitzean ikasleek dituzten aurrezagutzak kontuan hartuko dira eta hauetan oinarriturik ezagutza berriak landuko dira, egoera esanguratsuak aintzat hartuz.
Ikasgelan lantzen diren edukiak lan-proiektuen bidez edo arazo egoeren bidez zehaztuko dira; beti ere, ikasleentzat ahalik eta era esanguratsuenean jorratzeko aukera ematen duten jarduera multzo bezala ulertua.
Lehen Hezkuntzan arloen arteko lotura bilatuko da ahal den heinean.
2.- Plazaratzeko 3 eremuek ikasleen lanak ikustaraztea dute helburu.
Hiruhileko bakoitzean egindako lana argitara emateko plazaratze eremuak ditugu: Aldizkaria, Literatura Astea eta Zientzia Astea. Baliabide paregabeak ditugu hauek irakurketa, idazketa eta ahozkotasuna garatzeko.
Haur Hezkuntzan Aldizkarian kronikak, elkarrizketak, denbora-pasak e.a. landuko dira eta Literatura Astean zein Zientzia Astean berriz, LHko ikasleengandik, gurasoengandik… jasoko dituzte emanaldi eta aurkezpenak.
Lehen Hezkuntzan Aldizkarian erreportajeak, elkarrizketak, e.a. landuko dira. Literatura Astean, olerkia, antzerkia, e.a. eta Zientzia Astean berriz, azalpen testuak. Eskola osoa murgilduko da plazaratze eremuetan.
Curriculumaren esparruetako aukerak
3.- Haur Hezkuntzan, Ikaskuntza Kooperatiboko (IK/KI) dinamikak landuko dira, metodologiaren hastapen gisa, talde kohesioa sustatze aldera.
Lehen Hezkuntzan IK/KI oinarrizko lan tresna metodologikoa izango da Talde Lanean aritzerakoan (A: Dinamikak, B: Lan egiturak eta C: Talde koadernoa).
4.- Lehen Hezkuntzako arloetako liburuak etapa edo arlo bakoitzeko ardatz bezala erabiliko dira, curriculuma taxutzeko, kontrolatuta izateko, progresioa ziurtatzeko eta programazioa errazteko.
Liburuaren erabilpena ikastetxera egokituko da. Etapa osoko begiradarekin testuliburuen eduki aukeraketa bat egingo da horretarako. Curriculumaren alderdi guztiak lantzeko eta plazaratze eremuekin egoki uztartzeko, ikastetxeko programazioak era honetan osatuko dira:
EKI proiektuaren aukeraketa egin da LH4, LH5 eta LH6 mailetan: Matematika, Euskara, Natur Zientziak, Gizarte Zientziak eta Gaztelania.
5.- Ikasleen aniztasunari erantzuteko etengabeko egokitzapen prozesuak burutuko dira.
Ikasleen aniztasuna, ezaugarri soziokulturalak, ekonomikoak eta eurek dituzten gaitasunak kontuan hartuta, eta aldagai horiek aztertu ondoren, etengabeko egokitzapen prozesuak burutu eta beharrezkoak irizten diren aldaketak egingo dira.
6.- Hizkuntzen lanketa ikuspegi komunikatiboan oinarrituta egingo da, hizkuntza konpetentziak aintzat hartuz eta eremu guztiak jorratuz.
7.- Ekintza osagarrien bidez ikasleak beste errealitate batera hurbilduko dira eta eskolan ez ditugun baliabideen abantailak jasoko dituzte (museoak, natur eskolak, etab.).