ARTIUMEN IZAN GARA
ARTIUMEN IZAN GARA
Beti da plazer hutsa ARTIUMekoak eskolan izatea eta gu bertara joatea. Hartu-eman polita izateaz gain, museoan aurki ditzakegun altxorrak anitzak eta aberatsak dira, gu geu bezala!
Gainera, norbere adierazpen artistikorako baliabideak eta aukerak ematen dizkigute gertu-gertuko tratuarekin eta oso modu gozagarrian.
Gurea bai zortea!
DENOK DUGU LEKUA!
Errespetuaren Egunerako egitarau berezia izan dugu apirilaren 15ean: ipuin kontaketa, tailerrak, maskarak, tattoak, film-laburrak eta krispetak... eta batez ere, konpainia berezi-berezia!!
Mila esker LH6ko ikasleei gurekin goiz eder hau konpartitzeagatik.
Zoragarria izan da!
Beti dago zer edozer berri eta interesgarri ikusteko. Nondik joango gara gaurkoan? Kantu kantari, lagunartean eta eguzkia udalerriari atejoka.
Hurrengoaren zain!!
Astelehenean Turukutupa elkarteko kide Sergio izan zen lau eta bost urteko umeekin "Krikuren ibilaldia" ipuina soinuen bidez kontatzen.
Material birziklatuekin eta ikusentzunezko batez lagunduta mundu miragarri bat soinuztatzeko aukera eman digu.
4 eta 5 urtekoak Arriagako liburutegia ezagutzera joan ginen duela aste bete. Ipuin kontaketarekin dibertitzeaz gain, bertako altxorrak irakurri, ikusi eta margolana egiteko aukera izan genuen. Literatura eta gozamena eskutik helduta.
Haur hezkuntzan ere ederki ospatu dugu EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Gozamen hutsa da mundu bat biltzen den txoko honetan EUSKARA denon altxor txikia zaindu eta elkarrekin konpartitzea!!
EUSKARAZ GU EGUNERO!!
"KOLORE GUZTIAK POLITAK DIRA"
"TODOS LOS COLORES SON BONITOS"
Sekulako arrakasta izan du txikienen artean haretoki berriak. Ederki gozatu dugu eskuak ezkutatzen, galbahetik pasatzen, pala eta rastriloekin mugitzen... eta nola ez, harezko tartak ere prestatu ditugu.
Ikasturte bukaeran gozatzeko zer gehiago behar da, ba?
Hh5 urteko haurrak Gasteizko Galeoi parkean egon gara piraten proiektuari amaiera emateko. Goiz ederra pasatu dugu, aurpegiak margotu eta altxorra eta guzti bueltatu gara eskolara.
Los niños y niñas de hh5, hemos ido al parque del Galeón para dar por finalizado nuestro proyecto de los piratas. Hemos pasado unas mañana muy bonita, nos hemos pintado la cara y hemos vuelto a la escuela hasta con un tesoro!
Arriagan parkeko ahateak ikustera joan gara 2 eta 3 urtekoak gaur. Harritxoekin, makiltxoekin eta zelaian jolasean ibili gara.
Zelako giro polita. Paseo ederra eman dugu!
HHko 3, 4 eta 5 urteko lagun guztiak ederto ibili gara Artium museoan Carolina Caycedo artista kolonbiarren lanak ikusten eta gure obra propioak sortzen.
OTSAILAK 15
Gaur Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, Haur Hezkuntzan egunari eman behar zaion garrantzia emateko helbururekin hainbat ekintza egin ditugu. Ipuina kontatu, lazoa magortu eta tatuajeak egin. Animo gaixotasunarekin!!!!!!!
15 DE FEBRERO
Hoy 15 de febrero, Día Internacional del Cáncer Infantil, en Educación Infantil hemos querído dar importancia a este día y por eso, hemos contado un cuento relacionado con el tema, hemos pintado el lazo de color dorado y además, nos hemos hecho unos tatuajes. ¡¡Mucho ánimo con la enfermedad!!
Eskolako aretoan paketeria babesteko erabiltzen diren ponpadun plastikoak agertu dira jolaserako prest.
Argiak, koloreak, zuloak, formak, gardentasuna, mugimendua... eta gainean zapaltzen eta saltoka ibilz gero ponpen leherketa itzela!
Eskuekin ere banaka-banaka eztanda txikiak probokatzen ibili gara. Ezkutatuta, kuku jolasetan, tiraka eta tiraka... Den-dena zoruan utzi arte.
Labur, baina.... gozamena!
Artium Museotik bisitan etorri zaizkigu. 3, 4 eta 5 urtekoen gelan egon dira, gurekin artean solasean eta ezagutuko dugun artistaren berri ematen: Carolina Cayzedo. Artelana paperekin sortzen eta buruak abiapuntu izanik gorputzak marrazten aritu gara, besteak beste.
Artista kolonbiarrak erakusgai duen lana ikustera joango gara laster. Sekulako ilusioa egiten digu autobusa hartu eta museoa esploratzera joateak.
Aurrerago kontatuko dizuegu zer nolako esperientzia izan den.
Esperimentu goiza izan dugu 3 urteko gelan.
Ur edalontzietan kolore ezberdinetako tinteak bota ditugu eta ur biziak atera dira... baina ez hori bakarrik, paperez zubitxoak eraiki ditugu batetik bestela, eta hara non, denboratxo bat pasa eta gero, apurka-apurka, paperak urez bustitzen joan eta kolore gehiago sortu diren.
Liluragarria izan da!
Ibilbide sentsoriala prestatu dugu oin eta eskuekin azalean sentitu, esploratu eta sentsazio askotarikoak ezagutzeko.
Harea, harriak, dilistak, piñaburuak, laranja eta limoi xaflak, zapi leunak, gaztainak, ura xaboiarekin, xaboirik gabe... toailekin lehortu, eta nahi duenak, berriz ere errepikatzera!
Texturaren batetik ihesean atera denik ere egon da, jijiji... baina oharkabean luzatu zaigu jolasa!
Dibertigarria izan da oso.
Zelako astearte goiz ederra urtarrilaren 30ekoa!! Hilabetea bukatzeko plan ezinhobea izan dugu gaur. Egun batzuetan zehar landare ezberdinen bulboak zelan aldatzen eta loratzen zihoazen behatu eta gero... tulipak jaio zaizkigu!
Dagoeneko ez dira lorontzi estuetan kabitzen, eta gaur, lorontzi handiagoetara pasa ditugu, lurra prestatu, ondo ureztatu eta beren sustraiei lekua utziz.
A ze gozamena eskuekin lurra ukitu eta mugitzea...
Eskola loratu da,
2 eta 3 urtekoen eskutan!!
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko haurrak asko disfrutatu dute Xabier Lizaso pianojolearekin. Gainera Lhko laguntzaile ezin hobea izan dugu gurekin. Eskerrik asko!
Los niños de 3, 4 y 5 años han disfrutado mucho con el pianista Xabier Lizaso. Además hemos tenido la ayuda de un compañero de Educación Primaria y nos ha encantado. Gracias!
Noizean behin sorpresak azaltzen dira aretoan. Esate baterako, egunkari paperak elkarri itsatsita eta sabaitik zintzilik... zerutik zorura edo zorutik zerura...
Hau bai hau laberintoa, ezkutalekua, tiraka eta apurketan aritzeko aukera paregabea... berehala eraitsi ditugu guztiak... eta gero...
... parranda egin dugu egunkari zaharrekin!