Zer dut buruan?

MATERIALA:

  • Belkrodun fruta irudiak.

  • Buruan jartzeko zintak.

  • Deskribapen taula.

HELBURUA:

Kopetan dudan fruta zein den asmatzea.

NOLA JOLASTU:

Begiak itxita, jokalari bakoitzak fruta irudi bat hartu eta buruko zintan kokatuko du, besteek ikus dezaten.

Jokalari batek deskribapen taula erabiliz galderak egingo ditu; galdera horiek baiezko edo ezezko erantzunak izango dituzte. Baiezkoa jasoz gero, jokalari berberak jarraituko du galderak egiten; ezezkoa jasoz gero, hurrengoaren txanda izango da.

Frutaren izena asmatuz gero, multzotik beste irudi bat hartuko da.

ZORTE ON!

elikagaiak.pdf