MATERIALA:
Apaindutako kaxa ertain bat.
Gelako objektuak.
Deskribapen taula.
JOLASAREN HELBURUA:
Kutxa barruan gelako zein objektu dagoen asmatzea.
NOLA JOLASTU:
Irakasleak kutxaren barruan gelako objektu bat sartuko du. Ikasleek galderen bidez asmatu beharko dute zer den objektu hori. Galdera horien erantzunak baiezkoak edo ezezkoak izango dira (Txikia da? kolore horia du? Idazteko balio du?...). Beharrezkoa balitz, ikasleek eskua sar dezakete kaxa barruan objektua ikutzeko.
Galderak beti berdinak izan ez daitezen, lagungarria da ikasleek ondorengo deskribapen taula ikusgai izatea: